donostiakultura.com

San Telmoren handitzea, Veneziako bienalean

nuevomuseonoticia

2006ko irailaren 10etik azaroaren 19ra

Veneziako X. Arkitektura Bienalak ateak ireki ditu, eta bertan jarriko da ikusgai Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejano arkitekto madrildarrek San Telmo Museoa handitzeko egindako proiektua.

Arkitekturaren topaleku garrantzitsuenetako bat den honetan, datorren azarora arte erakutsiko da San Telmoren proiektu hori. Aurten Richard Burdettek zuzentzen du Bienala, “Hiriak: jendea, Giartea eta Arkitektura” titulupean.

Manuel Blanco da Espainiaren Veneziako pabiloiaren komisarioa, eta “España F (Nosotras las ciudades)” goiburupean jaso du gaur egungo sorkuntza arkitektonikoaren proiektu koral bat, emakumeen begiradatik eta ahotsetik.

Espazio horretan, Nieto eta Sobejanok San Telmo Museoa eraberritzeko eta handitzeko diseinu erabat berria jarri dute ikusgai, beren beste proiektu aukeratu batekin batera: C4 izenekoa, Kordobako arte garaikideko espazioa izango dena.

Proiektua

“Zutoin bat proiektuaren maketarekin eta proiektuaren erreprodukzioak panel eta hormetan: halaxe dator museo berriaren aurkezpena. Horrez gainera, Espainiaren pabiloiaren sarreraren ondoan dagoen plano erraldoi baten bitartez ere aurki daiteke: Iberiar Penintsularen mapa batean, Donostian lur hartu ahal izango da Google hegaldi baten bitartez, San Telmoren proiektu berria 3Dn (3 dimentsioko teknologian) ezagutzeko”, azalpen horixe ematen du Manuel Blanco katedratiko eta arkitektoak, zeina instalazio osoaren komisarioa baita.

Euskarri horen azpian, Nieto y Sobejano estudioak diseinu erabat berria proposatzen du San Telmorentzat, Urgull mendiak eta otsasoak osatzen duten paisaian integratzen dena.

Interbentzioaren alderdi deigarrienetako bat, hain zuzen, “landare horma” bat sortzea da, panel garden eta opakoen xareta batek eratua.

Proiektuaren planteamendu orokorrak eraikinak berez zuen monumentu izaera nabarmendu nahi izan du, alde nobleak erabilera publikorako berreskuratuz, eraikina ulertzeko oztopo diren gehigarri guztiak botaz eta eraikinari erantsitako beste handitze batzuk saihestuz.

Hartara, eraikina bera funtsezko osagaia da museo berriak egiten duen erakusgaien eskaintzan, hiriaren historiaren erreferente gisa eta arkitektura bitxi eta monumentu historiko-artistiko gisa; eta gainera Sert-en margo oihalen multzo baliosa daukalarik.

Proiektua 20 proposamenen artean hautatu zuten, 2005eko ekainean, eta diseinu arkitektoniko oinarrizko eta exekutiboaren erredakzioaren azken fasean dago. Aurkezpena datorren hilean egingo da, ondo bidez. Eraberritzearen eta handitzearen kostu totala, berriz, 24 milioi eurokoa da.

2 ikuzkin

  1. Maria Isabel Múgica Béjar
    2010ko Maiatzak 14, 4:07

    Quisiera Saber de los Bustos que fueron creados por el Escultor Julio Beobide
    “Prototipo del Hombre Vasco” y “Prototipo de la mujer Vasca”.
    mi padre Ramón Múgica Urruzuno y mi tía Soledad Múgica Urruzuno, oriundos de Zumaya, fueron los modelos para las respectivas esculturas, deduzco que fue entre los años 1939, a 1943.
    Le agradecería me de razón e imagenes de los mismos

    Atentamente

    Chef Ma. Isabel Múgica Béjar
    Guayaquil – Ecuador

    • santelmo
      2010ko Maiatzak 14, 15:44

      Hola Mª Isabel, déjeme que haga la consulta con mis compañeros de documentación y enseguida le contestaré a su dirección de correo.
      un saludo

Iruzkin bat utzi

Iruzkin bat bidaltzen duzunean, betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak, zure izena eta zure webgunea argitaratzeko. Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu.

Albiste honen erantzun guztiak jarraitu ditzazkezu, RSS 2.0