donostiakultura.com

Maiatza, 2009

Kultura Sailburuaren bisita San Telmora

sailburuaren-bisita-23

Blanca Urgellek, Eusko Jaurlaritza Kultura sailburuak, bere lehen agerraldi insitutuzionala egin zuen atzo, San Telmo Museoaren lanetan. Donostiako alkatea, Odón Elorza, museoaren zuzendaira, SDusana Soto, eta beste ordezkariekin batera egindako ordu t’erdiko bisitan, sailburuak museoko lanak eta berrikuntza proiektua ezagutzeko aukera izan zuen.

Venustarrek Museoen Egunaren berri ekarri zuten

museoen-eguna-09-0252

Maiatzaren 16an venustar talde bat etorri zen hirira Museoen Nazioarteko Eguna eta honen inguruan Donostiako Museoen Sareko kideek antolatutako jardueren berri emateko. Argazkian ikus daitekeenez, ez ziren oso zogiak izan…

San Telmo Museoaren Lagunen Elkartearen dohaintza

alfaarte-030

San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak, azken urteotako ohiturari jarriki, museoari lan bat emango dio Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Oraingo honetan, José Ramón Anda artista nafarraren eskultura bat da “Ikusmira II” (brontzea 39×28x18 cm.), museoaren fondoei gehituko zaiona, egun hau ospatzeko aurretik lagunek egindako beste dohaintzak bezala, hamabi guztira aurtengoarekin.

Gymkana Urgullen Museoen Egunean

historiaren-etxea-21

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, San Telmok jarduera berezi bat prestatu du Uirgullen, maiatzaren 17an, igandea, burutuko dena.12:00etan Historiaren Etxean abiatuko da “Galdutako historiaren bila” jarduera, gymkana eta pista jokoa batzen dituena, 6 eta 10 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendua. Parte hartzaileek galdutako ezpata bat aurkitu beharko dute, galera horren ondorioak pairatu nahi ez badituzte behintzat…

Museoen Eguna Donostiako Museoen Sarean

Donostiako Museoen Sareak, 2009ko Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, jarduera bateratua prestatu du, edizio honetako leloarekin zerikusia duena: ” Museoak eta Turismoa”.

Maiatzaren 18a astelehena denez, ICOM erakundeak ospakizuna aurreko egunetara psatzea gomendatu du. Hori dela eta, larunbatean, maiatzaren 16an, Sebastopoleko Titiriteroek, venustar turista bihurturik, bere espaziontziarekin San Martin merkatuaren inguruetan lur hartuko dute sareko museo bakoitzak prestatutako jardueren berri emateko.

Ordutegi zabalagoa Historiaren Etxean

Urgullen kokatutako Historiaren Etxeak (Motako Gaztelua) maiatzak 2tik aurrera ordutegi zabalagoa izango du eta horrela mantenduko da irailaren 14ra bitartean.

“Donostiari begira” erakusketa, beraz, maiatzaren 2tik irailaren 14ra bitartean goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara ikusi izango ahal da, asteko egun guztietan, astelehenetik igandera (salbuespen bakarra estropada igandeak izango dira).