donostiakultura.com

Uztaila, 2009

Kanoien zaharberritzea

P2050190Urgullen, Motako Gaztelutik gertu kokatzen den Napoleonen Bolborinean, 9 kanoiren zaharberritzea burutuko da aurtengo udan zehar. Irailaren 9ra arte, asteazkenetan, prozesu hori gertutik jarraitzeko aukera izango du hurbiltzen den orok, jendaurrean egingo baita 16:00etatik 20:00etara (Aste Nagusian ezik).

Pinturak San Telmoko elizan

gangako pinturatako batSan Telmoko elizak gordeta zituen altxorrak erakusten jarraitzen du, oraingoan horma-pinturak direla. 2008ko amaiera aldera egindako lagin batzuei esker aurkitu zen pintura dekoratibo multzo bat, pasa den ekainean zaharberritzen hasi zena.  Aldarearen inguruan pintura hauek zeudela ikusita, elizako beste puntuetan ere margoak aurkituko zirelakoan lagin berriak egin dira eta hala dela baieztatu da, aldareko horman eta nabearen aldeetako hormetan. Hasieran aurkitutako pinturen zaharberritzeari ekin zaio jadanik.