donostiakultura.com

Urria, 2009

San Telmoko 86 pieza “Enirio Aralar 600 urte” erakusketara

barrenarako pieza batSan Telmo Museoak 86 pieza maileguan utzi ditu hilaren 30ean Ordiziako Barrena Kultur Etxean inauguratuko den erakusketan jartzeko. Erakusketa hau, “Enirio Aralar 600 urte” titulua duena eta mankomunitate honen 600 urteak direla eta egiten dena, azaroaren 11 arte ikusgai izango da astelehenetik larunbatera bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Data horren ondoren mankomunitatea osatzen duten gainontzeko herrietara joango da. Barrenara hurbiltzen denak mankomunitateari berari buruzko aspektuak ezagutzeko aukera izango du, hala nola Aralar mendilerroaren izaeraren ingurukoak ere: ekosistemak, baliabide naturalak, meategiak, baso eta abelzaintza, gizakien presentzia…

Hiriko eskulturen atlasa aurkeztuta

Hoja de contactos-001-blog

Gaur goizean aurkeztu dugu Hiriko eskulturen atlasa, Donostiako kaleetan ikus daitezkeen eskulturen katalogoa, jadanik San Telmo Museoaren webgunean erabilgarri dagoena. Katalogo hau lan irekitzat hartzen dugu, betiere eguneratzeak izango dira eta: eskultura berriak, zaharberritzeak edo lekualdatze, besteak beste. Momentu honetan 94 pieza biltzen ditu eta hauei buruzko bilaketa desberdinak egin daitezke aplikazio berriari esker, abiapuntu ezberdinak hartuta: titulua, egilea, kokapena, materia, hitz gakoa…eta hortik aurrera bakoitzaren fitxa eta argazkiak ikusi ahal dira. Irakurtzen jarraitu

Lan jardunaldia Thyssen-Bornemiszarekin

thyssen 1

 

 

Ana Moreno, Thyssen Bornemisza Museoko   Hezkuntza arloko koordinatzaileetako bat, San Telmo Museoan izan zen ostiralean museoak gonbidatuta, lan jardunaldi batean parte hartzeko. Egun osoan zehar bere lan metodoak, atalen arteko harremanak eta koordinazioa, programa didaktikoak, beste erakundeekin burutzen diren akordioak etabar jorratu genituen.

Jardunaldia oso interesgarria izan zen eta mota honetako topaketak zein positiboak diren argi geratu zen, eskertzekoak direlarik Thyssen-Bornemisza Museoaren eta Ana Morenoren eskuzabaltasuna.

 

Neguko ordutegia Historiaren Etxean

urgull txiki 3

Gaurtik aurrera, urriaren 1a Urgulleko Motako gazteluan ikusgai dagoen Donostiari begira erakusketaren ordutegia aldatu egin da.

Udaldia amaituta, Historiaren Etxean bisitari asko izan diren garaia, hau da indarrean jarri den ordutegia:

-Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 / 15:00-17:30

-Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-17:30

-Astelehenetan itxita

Publiko orokorrarentzat irekita mantentzeaz gain, Urgullen inguruan egingo den eskaintza didaktikoak San Telmo Museoarena osatuko du, eta erakusketa edota mendia ikusteko bisitak badaude ere partikularrentzat, gutxienez 8 laguneko taldea osatuz gero. Harremanetarako: 943 428417 telefono zenbakia.