donostiakultura.com

Azaroa, 2009

Museoaren irudi lehiaketa

san_telmo1San Telmo Museoak aurrera darrai berrikuntza prozesuarekin, eta lanak aurrera doazen bitartean, beste lan esparru batzuetan ere aurrerapenak daude. Gaur bertan argitaratu dira museoaren, Donostia Kulturaren eta Udalaren webguneetan, kontratatzaile-soslaian, museoari identifikazio instituzionala emateko lehiaketaren oinarriak.

Gutxi barru iragarkia Gipuzkoako Boletinean agertuko da eta hortik aurrera hasiko dira epeak kontutan hartzen.

 Eguneratzea 09-11-26: atzo argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean lehiaketaren iragarkia.

Kakao aroma

Anton Azpiazu (Zahor) 003San Telmo Museoko langile batzuk berriki Oñatira gerturatu ziren Anton Azpiazu elkarrizketatzeko, antzinako Zahor lantokiko langilea –gaur Natra Zahor-.Azpiazuren testigantza museoaren dokumentazio artxiboan gordeko da, museoari eman eta dohaintzan utziko dizkion objektuez gain -besteak beste txokolateak egiteko erabili ohi ziren moldeak-, gure memoria historikoko atal hau ilustratzeko balioko dutenak.

Azpiazuk 2008an “Kakaoaren iluntasuna eta txokolateraen magia Oñatin” izenburuko liburua argitaratu zuen gazteleraz, ondoren euskarara, ingelesera, katalanera eta alemanera itzuli dena. Bertan, Oñatik XVII. mendeaz geroztik txokolatearen inguruan duen tradizioa jasotzen du –han egon dira Chocolates Orbea, Maiztegui, Guereca eta Onena-, beste hainbat datu interesgarrirekin batera.

Anton Azpiazu Klax Oñatiko Txokolateroak Elkartearen bultzatzaileetako bat da, 2005ean sortua, eta Txokolateixie martxan jarri zuen herri honetan, informazio, erakusketa, dastaketa eta produktuen salmentarako gunea.

San Telmok bere proiektua erakusten die profesionalei

DSC_0086San Telmok, burutzen ari den birgaitze eta handiagotze proiektua ezagutzera emateko helburuarekin, Gipuzkoako arkitektoei zuzendutako bisitak antolatu ditu. Interes handia piztu du luzatutako deialdiak eta azaroan zehar burututzen ari dira bisitak, txanda desberdinetan eta proiektuaren zuzendaritza fakultatiboa daraman Miguel Ubarrechena arkitektoa, Nieto Sobejano estudiokoa, gidari dela.

Orain arte burutu diren bi bisitatan, arkitektoek hainbat galdera egiteko aukera baliatu dute, materialen aukeraketa eta mantenimendua, fatxadari buruzko xehetasunak, akaberak eta espazioen banaketa, besteak beste.

Museoen ordezkariak San Telmon

museoen kongresuko taldea 3“Museoak, kultur ondareak eta toki garapenak” izenburuako kongresuan –Euskal Herriko Unibetrsitateak, Université Lumière Lyon 2 eta Oiasso Erromatar Museoak antolatua- parte hartzen zutela eta hirian bere presentzia baliatuz, munduko hainbat museotako ordezkariek San Telmoko lanetara bisita egin zuten Susana Soto zuzendariarekin pasa den ostiralean, urriak 30. Irakurtzen jarraitu