donostiakultura.com

Abendua, 2009

Urgulleko erakusketa itxita egongo da bihar

urgull txiki 3

Biharko, urtarrilak 1eko, jai eguna dela eta, Urgulleko Motako Gazteluan dagoen Historiaren Etxea itxita egongo da. Hilabete honetan zehar, gainera, Errege egunean, 6an, eta San Sebastian egunean, 20ean, itxita egongo da ere.

Bestela, bere ohiko neguko ordutegia mantenduko du, asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30etara, eta asteburutan 10:00etatik 17:30etara. Zortzi pertsonatik gorako taldeentzat doako bisita gidatuak adostu daitezke 943-428417 telefono zenbakira deituta.

Audiogida zerbitzua Historiaren Etxean

audiogidak

Erabilgarri dago jadanik Historiaren Etxean, Urgullen, doako audiogida zerbitzua. San Telmo Museoak kudeatzen duen “Donostiari begira” erakusketaren edukiak modu berritzaile eta entretenigarrian bisitariei helarazteko bide berri bat da hau.

Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa aurkituko ditu erabiltzaileak aukeran. Audiogidak hartuz gero, bisitariak erakusketaren edukiei buruzko azalpenak entzun ahal izango ditu, modu originalean bilduta, aurrez erakusketan izandako beste bisitarien hitzetan, hauen artean Zubietako Batzarretan parte hartutako pertsonen oinordekoak.

Aiton-amonak eta bilobak elkarrekin museoetan

P5230057

Aurten, Donostiako Museoen Sareak eta Plus 55 programak, lankidetzan, Gabonetako oporraldian zehar garatuko den programazio berezia eskaintzen dute, bilobak (6-11 urte) zaintzen dituzten 55 urtetik gorako aiton-amonei bereziki zuzendua. Izena emateko aukera dago hilaren 15, 16 eta 17an.

Jarduera honetan parte hartzen duten bikoteek Museoen Sarea osatzen duten zazpi museoak bisitatuko dituzte egun desberdinetan (Aquariuma, Elizbarrutiko Museoa, San Telmo Museoa, Chillida-Leku Museoa, Zientziaren KutxaGunea, Rezola Cemento Museoa eta Untzi Museoa). Bakoitzean bertako profesional batek gidatutako museo horretako gaiarekin lotura duen ekintza berezi bat egingo dute.

Parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da eta hori abenduaren 15, 16 eta 17an egin daiteke oraindik Aieteko Topalekuan (María Fernández, 943-213863). 7€ ko kuota bat ordaindu beharko da pertsonako.

Informazio gehiago: 943-430051 (Amagoia, Untzi Museoa), asteartetik ostiralera 10:00-13:30h.

Zientziaren kutxaGuneak erakusketa iraunkorra 1.000 metro koadro handitu du

kutxa 1

 

Zientziaren kutxaGuneak bere erakusketa iraunkorra 1.000 metro koadrotan zabaldu du GAIA erakusketarekin. Espazio berriak sostenibilitatea du ardatz eta bi ataletan banatzen da: lehenengoan, bisitari bakoitzari txartel bat banatuko zaio. Txartel honi esker, norberak aukera izango du modulo interaktiboak eta ikusentzunezkoak martxan jartzeko. Gainera energia kontsumoari buruzko galdera erraz batzuei erantzunez analisi joku bat egingo da bisitari bakoitzaren kontsumo maila aztertzeko eta norberaren sostenibilitate maila ezagutzeko aukera ematen da. Erakusketaren amaieran eraman ahal izango diren energia aurrezteko konpromezu batzuk eskainiko dira.

Bigarren atala sensitiboagoa izango da, bertan naturaren eta historiaren aztarnek utzitako taupadak entzun ahal izango dira. Gipuzkoako inguruneko aktibo batzuei esker gure paisaiak ezagutu ahal izango dira. Paisaia interpretatu ahal izango da, ez bakarrik ikuspegi fisikoa edo naturala azpimarratuz, baizik eta paisaiak dituen balio kultural eta elkarbizitzazkoak nabarmenduz ere.

Museum Cemento Rezolan erakusketa berria

rezola 09-11-1txikian

Museum Cemento Rezolak erakusketa berri bat inauguratu berri du: “Arkitektura Eskolako Kurtso Amaierako Proiektuak” erakusketan, Museum Cemento Rezolak, Donostiako Arkitekturako Goi Eskolarekin elkarlanean, azken kurtsoko ikasleek urtean zehar aurkeztutakoa Karrera Amaierako lan hoberenetariko batzuk aurkezten ditu.

Ikasle hauek eskola eta lan munduaren arteko trantsizioan aurkitzen dira eta lan hauetan beren ideiak praktikan jarri eta beraien proiektuak erralitate egiten dituzte.

Iniziatiba honekin, Añorgako museoak Donostiako Arkitektura Eskolako azken promozioko arkitektoak promozionatzen eta euren lan mundurako proiekzioan lagundu nahi du, Karrera Amaierako lanak zabalduz.

Erakusketa azaroaren urtarrilaren 10 arte egongo da ikusgai. Museoko ordutegia: asteartetik igandera 10etatik 14etara.