Dohaintza gehiago 2009 urtean
2010ko Urtarrilak 15

San Telmo Museoak, 2009an, gogoz indartu du bere bildumak handitu eta osatzeko lana, eta ildo honetan garrantzia berezia izan dute jasotako dohaintzek. Izan ere, urtean zehar 1.131 pieza jaso ditu museoak dohaintzan, bere fondoetako bildumatan dituen gabeziak gainditzeko eta erakusketa iraunkor berria osatzeko baliagarri izango direnak. Emaileak partikularrak, enpresak, dendak eta erakundeak izan dira eta gutziei eskerrak ematen dizkie museoak. Bildutako objektuen artean XX. mendean eguneroko bizitzan erabiltzeko egindakoak azpimarra daitezke.


































