donostiakultura.com

Otsaila, 2010

Historiaren Etxea itxita egongo da asteburu honetan

urgull txiki 4

Haize bolada-aurreikuspenak direla-eta, bisitarien segurtasuna bermatzeko, bihar eta etzi, otsailak 27 eta 28, Historiaren Etxea (Urgulleko Mota Gazteluan) itxita egongo dela. Beraz, ezin izango da bisitatu “Donostiari begira” erakusketa.

Argazki erakusketa Chillida-Lekun

chlk erakusketa

Con motivo del 10º aniversario de su inauguración, el Museo Chillida-Leku ha inaugurado Zabalaga, poesía y construcción, una exposición fotográfica que narra la historia de la reconstrucción del caserío Zabalaga a partir de las imágenes de Giuliano Mezzacasa (Italia, 1938). Con su cámara, el fotógrafo ha sabido captar la personalidad del edificio y la poética implícita en el proceso de trabajo del escultor. Poesía y construcción son igualmente ingredientes de las imágenes de Giuliano Mezzacasa. Testigo directo de la reconstrucción de Zabalaga, el fotógrafo tuvo la oportunidad de retratar el proceso en total libertad. Unas fotos del Peine del Viento realizadas en 1977, justo después de la instalación, propiciaron que el escultor le invitara a la finca de Zabalaga, primero a fotografiar las esculturas que aquí se encontraban a la espera de viajar a sus próximos destinos, y luego, cuando en 1993 se empezó la reconstrucción, pudo seguir muy de cerca la rehabilitación del edificio.

Las imágenes que componen la exposición han sido seleccionadas por el propio fotógrafo, escogiendo lo que más le atrae pero respetando la cronología de la recuperación del caserío que muestra lo más representativo a sus ojos de cada momento. Se puede visitar en Chillida-Leku hasta el 24 de mayo.

 

Chillida-Leku inauguratu zela 10 urte betetzera doaz, eta, ospakizun gisara, Zabalaga, poesia eta eraikuntza erakusketa antolatu du museoak. Zabalaga baserria berreraikitzeko lanen historia kontatzen duen argazki erakusketa bat da, Giuliano Mezzacasaren irudietan oinarritua (Italia, 1938). Izan ere, kamera eskutan hartu eta ezin hobeto islatu ditu argazkilariak bere irudietan eraikinaren nortasuna eta eskultorearen lanari atxikitako poetika. Poesia eta eraikuntza Giuliano Mezzacasaren irudien osagaiak ere badira, era berean. Zabalagaren berreraikuntzaren zuzeneko lekukoa izan zen Mezzacasa, eta aukera izan zuen prozesua erabateko askatasunez argazkitan jasotzeko. 1977an Haize Orraziari ateratako argazki batzuei esker, lan hura bere kokalekuan instalatu eta denbora gutxira, eskultoreak Zabalagara joateko gonbita egin zion, hasieran, kokalekura eraman aurretik baserrian zain zeuden eskulturei argazkiak atera ziezazkien, eta aurrerago, 1993an berreraikuntza hasi zenean, eraikinaren birgaitze lanei bertatik bertara jarrai ziezaien.

Erakusketako irudiak argazkilariak berak hautatuak dira; erakargarrien iruditzen zaizkion argazkiak aukeratu ditu, baina baserria lehengoratzeko lanen kronologia errespetatuta, betiere, eta unean uneko ezaugarri adierazgarrienei erreparatuz. Erakusketa Chillida-Leku museoan ikus daiteke maiatzaren 24a bitartean.

Elizako pinturak, gertutik

YouTube Preview Image

Ikusgai daude San Telmo Museoaren Youtube gunean museoaren elizan aurkitutako pinturei buruzko bideoak. 2009ko bigarren erdian egin zen pintura hauen zaharberritzea eta lan hori amaitzear zegoela hartu ziren irudi hauek. Pinturez gain, zaharberritzea burutu duen Artelan enpresako ordezkari Javier Latorrerekin elkarrizketa eta San Telmo Museoko zaharberritze ataleko Ana Santo Domingo teknikariarekin elkarrizketa daude. Egun, pinturei buruzko ikerketan lanetan dihardu Pedro Echeverría EHUko irakasleak.

San Telmo, gizarte museoen inguruko jardunaldietan

berlineko historia museoa

Susana Sotok, San Telmo Museoaren zuzendariak, “Museus d’avui. Els nous museus de societat” jardunaldietan parte hartu du, Universitat de Barcelona-k (Máster en Gestión del Patrimonio Cultural y proyecto CSO2008-05065/SOCI)), Institut Català de Recerca del Patrimoni Cultural-ek eta Generalitat de Catalunya-k (Departamento de Cultura y Medios de Comunicación) antolatutako ekimena. Jardunaldiak Barcelonan burutu ziren otsailaren 11n eta 12an, eta mundu osoko museo eta kultur erakundeetako ordezkariek parte hartu zuten, hauetako batzuk gure museoaren proiekturako eredu gisa hartu direnak izanik: UQAM (Université du Québec à Montreal), Amsterdameko TropenMuseum, Canadian Museum of Civilization, Québec-eko Musée de la Civilisation , Edimburgoko National Museum of Scotland, Lyongo Musée des Confluences, Generalitat de Catalunyako Comissionat del projecte del Museu nacional d’història, arqueologia i etnologia de Catalunya, Berlingo Deutsches Historisches Museum eta Canberrako National Museum of Australia.

San Telmoko zuzendariak bertan bildutakoei museoaren berrikuntza proiektuaren berri eman zien, alderdi museologikoari eta arkitektonikoari erreparatuz eta hainbat alderdiei buruzko xehetasunak eskainiz: proiektua abiatu zenetik egindako bidearen nondik norakoak, zailtasunak, erronkak eta alderdi positiboak, eta etorkizunera begira dauden proiektuak.

Real100 Museoa, Donostiako Museoen Sarean

museoreal2
Real100 Museoa Donostiako Museoen Sarearen partaide da orain. Berarekin, zortzi dira sare honetako kideak. Sareak elkarlana eta elkar ezagutza sustatzea ditu helburu, museoen eta hauen langileen artean, baita baliabideei etekin handiagoa lortzea eta hainbat eskaintza batera egitea ere.

Real100 Museoa, Real Sociedad-en museoa, 2009ko irailaren 7an inauguratu zen, klubaren sorreraen 100. urteurrenean. Anoetako estadioan kokatua dago eta bere erakusketa iraunkorrean Realaren funtsak ditu ikusgai, hala nola bilduma partikular eta instituzionaletakoak ere, klubaren historia modu oso bisualean kontatuz, eszenografia berritzaile batez lagunduta. Futbola da museoaren ardatza, baina klubak parte hartzen duen beste kirolak ere aintzat hartzen ditu.

Museoak estadioaren bisita egiteko aukera ere eskaintzen du. Bere webgunean ordutegiak eta prezioak ikus daitezke.