
San Telmo Museoak 1542ko komentuko lehenengo planoaren zaharberritzea finantzatu du. Zaragozako Agiritegi Probintzial Historikoa 84 x 50 zentimetro inguru dituen plano hau zaintzeaz arduratzen da.
Zaharberritze lan hau Donostian dagoen komentuaren sorrerako agiriei eta domingotar eraikinaren jatorriari buruzko dokumentuen digitalizazio proiektu zabalagoaren barne kokatzen da. Hauek, Casa Ducal de Híjar delakoarenak dira eta gaur egun, Zaragozako Agiritegi Probintzial Historikoan gordetzen dira. Materiala, 2.000 argazki eta irudi inguru, Aragoiko Gobernuarena da.
San Telmo Museoaren eta Aragoiko Gobernuaren artean sinatutako hitzarmenari esker, museoak zaharberritzea eta digitalizazioa ordainduko ditu, Idiaquez izeneko Fondoa ikerketa eta irabazi- asmorik gabeko difusio helburuarekin erabili ahal izateko eskuragarri jartzeko. Digitalizazioa martxan jarri baino lehen, komentuko lehenengo planoa eta piska bat beranduagoko traza bat –gerora eraikuntza kontratuak koadernatzeko material gisa erabili zena- zaharberritu dira.
Pergaminoak, aspaldiko zikinkeriaz metatuta zeuden eta beste arazo batzuen artean, intsektuen gorozkiak eta gainzimurrak zituzten. Gema Perales Hoces-ek burutu duen zaharberritzen prozesua, garbiketan, leunketan, egonkortzean eta berriz agiratzean datza.