donostiakultura.com

Apirila, 2010

Ordutegi zabalagoa izango du maiatzaren 2tik aurrera Urgullek

urgull txiki 6

Bihar, maiatzaren 1ean, itxita egongo da Urgullen kokatutako Historiaren Etxea (Motako Gaztelua). Etzitik aurrera (larunbata, maiatzak 2), ordea, ordutegi zabalagoa izango du eta horrela mantenduko da irailaren 14ra bitartean.

Donostiari begira erakusketa, maiatzaren 2tik irailaren 14ra bitartean goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara ikusi izango ahal da, asteko egun guztietan, astelehenetik igandera (salbuespen bakarra estropada igandeak izango dira).

Bestalde, Urgull Mendiaren udako ordutegia bihar ere indarrean egondo dela gogorarazi nahi dizuegu, 8:00etatik 21:00etara, alegia.

San Telmo Museoak irudi berria aurkeztu du

STM video

Gaur goizean aurkeztu da San Telmo Museoko irudi berria.

Euskal Herriko museorik zaharrenak, San Telmo Museoak, zaharberritze arkitektoniko, museologiko eta museografiko proiektua egin eta gero, etapa berri bat irekiko du.

Zaharberritzearen barne museoaren diskurtsoa ere eguneratu egin da. San Telmoko diskurtsoak gizabanakoa ardatz bezala edukiko ditu eta bisitariei euskal gizartearen historian eta kulturan zehar ibilbide bat egitea proposatuko die.

Pertsonak beraz, diskurtsoko protagonistak izango dira, eta objektuak gizabanakoaren gizarte bizitzaren lekukoak izango dira.

Aldaketa hau transmititzeko, irudi erakargarri eta argi bat izango du museoak. Irudiak, erakunde bezala, bere sendotasuna trasmitituko du eta aldi berean hiritarren pretzepzioan hurbila izango da.

26 proposamen onartu ziren irudi berria eskuratzeko egin zen lehiaketan eta Visual enpresari esleitu zitzaion.

Visualek aurkeztutako irudia orijinala da. Akronimoa erabiltzeak suposatzen duen xalotasunaren barne, hau osatzen duten hizkiak pertsonalizatu egin dira, bere identifikaziorako beste inongo erakunde edo entitatek berdinak izango ez dituela ziurtatuz.

Irudi berria osatzen duen STM akronimoak, bestalde, museoaren izen osoa modu irakurterrazean darama beti aldamenean. Bestetik, proposamenak museoak barne dagoen erakundeekin duen lotura kontutan hartzen du , Donostia Kultura eta hiriko udala, alegia.

Irisgarritasuna hobetsi egin da, bera gutxitu lezakeen inolako efekturik ez zaiolako gehitu irudiari eta erabilitako letra oso argia delako eta kontrastea handikoa.

Bestalde, museoaren irudi berria beste logoekin elkartzean nola funtzionatuko duen hoberen erakutsi duen proposamena izan da Visualena, etorkizunean egingo diren erabilera askoren adibideak jarriz.

Irudia beraz gainera, Visualen proposamenak lema bat darama: “Zatoz zugana”. Lema honek museoaren espiritua biltzen du, gizabanakoak San Telmon bere burua islatuta aurkituko duenaren ideia, bai objektuetan, bai gertaeratan eta baita biziko dituen esperientziatan ere.

Oso emaitza onak Aste Santuan Urgullen

natur txoko 2010 aste santua

Urte berezia izan da hau Urgulleko Aste Santuko eskaintzari dagokionean, denborarekin harrera hobeagoa eta sendoagoa lortuz doan jarduera bilakatu delako, lortutako emaitzak ikusita.

Izan ere, jarduera kopurua berdintsua izanik -batik bat haurrei zuzendutako 13 jarduera eskaini dira aurten Aste Santuan liburuen mundua, natura eta hiriaren historia ezagutu eta gerturatzeko helburuarekin- mendian irekitako hiru guneek jasotako bisitari kopuruak nabarmen egin du gora. 2008an hasi zenetik, guztira %187,9 igo da erabilera, eta aurten, martxoaren 29tik apirilaren 11ra bitartean 7.413 pertsona hurbildu dira hiru guneetara.

Historiaren Etxeko erakusketak, Liburutegiak eta Natur Txokoak osatzen duten eskaintza honetan bisitari kopuru handiena izan duena Historiaren etxea izan da, 5.484 erabiltzailerekin – 3.231 bisitari 2008an eta 4.980 iaz-.

Natur Txokoak eta Liburutegiak ere, bestalde, emaitza ezinhobeak izan dituzte. Natur Txokoak 1.084 erabiltzaile izan ditu aurten -329 bisitari 2008an eta 384 iaz- eta Liburutegiak 845 erabiltzaile izan ditu -384 bisitari 2008an eta 381 iaz-.

Hirugarren urtez jarraian, Urgull mendia Aste Santuko oporraldian gune erakargarria bilakatuko da.

Horrela, hiriko gune enblematikoetako bat balioetsi nahi da, berez gune erakargarria dena bertakoentzat eta bisitarientzat, Donostiaren erdian dagoen paraje naturala eta hiriaren gainean dagoen begiraleku pribilejiatua izateagatik.

Datu hauek kontutan hartuta, Urgulleko eskaintzaren inguruan egiten den balantzea oso positibotzat har daiteke eta jarduerak sendotzen doazela egiaztatu.

San Telmo Museoa, 2008-2009 eskuraketak

 P4120083 
 

 San Telmo Museoak gaur goizean 2008 eta 2009 urteetako eskuraketak aurkeztu ditu bere behin behineko egoitzan.Arte Ederren arloan lanak eskuratzerakoan euskal artearen bilakaeran garrantzia izan duten eta duten egileen lanak eskuratzea izan da lehentasuna.

Prentsaurrekoan Denis Itxaso Kultura Zinegotzia, Susana Soto, museoko zuzendaria eta museoari dohaintzak egindako pertsona eta enpresak egon dira.

Bestalde, 20ko eta 30eko hamarkadatan egindako kartelak ere eskuratu ditu museoak, euskal kartelgintzaren garai oparoenetakoak, alegia.

Etnografia alorrean, XX. mendeko kaleko bizitzarekin, merkataritzarekin eta enpresa munduarekin zerikusia duten objektuak bilatu dira.

Bestalde, 2009an museoak Donostiako merkataritzaren memoriaren errekuperazioa helburu duen proiektua abian jarri zuen, hiriko denden historia azalduko duten objektu, dokumentazio eta material grafikoa eskuratuz.

Proiektu hau dela eta hiriko hiru dendarekin harremanaten jarri da San Telmo: 2009an Hernani kalean zegoen Lasa-rekin; Otaegui gozodendarekin eta Benegas lurrindendarekin. Beraiei esker, objektu bilduma interesgarri batez gainera, dokumentazioa eta argazkiak ere lortu ditugu, eta arduradunekin bideo elkarrizketak grabatu ditugu.

Memoriaren errekuperazio proiektua Gipuzkoako enpresetara ere zabaldu da (Heineken España, S.A.; Irizar S. Coop.; CAF; etabar), orokorrean oso positiboki erantzun dutenak eta beraiei esker, alor honetan ere objektuak, dokumentazioa eta argazki bilduma interesgarriak eskuratu ditu museoak.

Heineken España, S.A.-k egindako kontserbazio lanagatik, esaterako, donostiarron ondarerako eskuratu ahal izan dugu antzinean Benta Berrin kokatuta zegoen Fábrica de Cervezas “El León” delakoaren hainbat pieza.

“Hormigoizko Diseinuak” erakusketa Museum Cemento Rezolan

 

Obras hormigon

Hormigoizko diseinuak erakusketa kolektibo honek material honekin egindako dekorazio piezak biltzen ditu, mahaiak, aulkiak, lanparak, bitxiak… baita testura, kolore eta amaiera anitzeko beste zenbait objektu ere.

Bertan erakusten den obra bakoitzak artistaren araberako linea pertsonala eskaintzen du, guztiak kontu handiz eta soiltasunez egindako pieza bakarrak izanik.

Horien artean Álvaro Ledesma eskulturgile eta margolari euskaldunaren mahai bat dago besteak beste.

Erakusketa honek hormigoia, denbora luzean zehar estetika urbano eta post-industrial bati lotua egon dena, material ultramoderno gisa aldarrikatu nahi du, arkitekturari eta diseinuari forma ematen laguntzen diona, batez ere bere azken berrikuntza teknologikoen ostean. Erakusketa ekainaren 13rarte egongo da ikusgia Museum Cemento Rezolan, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara.

“Basque Sketches” Koldo Mitxelenan.

 

Donostia
 
Erakusketa honek britainiar militar batzuek lehen karlistadan bizi izan zituzten esperientzien lekukotza biltzen du akuarelen eta litografien bidez. Ilustratzaile hauek paisaiak eta eguneroko bizitzako gorabeherak irudiztatu zituzten, gerrako bizipenez gain.

Dokumentuen artean nabarmentzekoak dira akuarelen koaderno bat, orain arte argitaratu gabea; Britainiako boluntario liberalen litografiekin osatutako album batzuk; eta azkenik, lehen aldiz, Charles Henningsen boluntario karlistaren akuarelak.

Erakusketan bildutako irudi eta dokumentu guztiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumakoak dira eta Ondare eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzaren elkarlanaren fruitu da, izan ere, erakusgai dauden dokumentuak, Zumalakarregi museoan eta artxiboetan gordeta bait daude.

Erakusketa hau apirilaren 30 arte zabalik izango da Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran, asteartetik larunbatera 11:00-14:00 eta 16:00-20:00etara.