donostiakultura.com

Maiatza, 2010

Museoaren ekipamenduaren lehiaketa, abian

Abian da San Telmo Museoko ekipamendu orokor eta berariazkoaren hornikuntza eta instalazioa Kontratatzeko lehiaketa. Honen xedea, museoaren ekipamendu orokor eta berariazkoaren hornikuntza eta instalazioa egiteko enpresa bat edo gehiago kontratatzea da. Lizitatzaileek planoak jaso ahal izango dituzte CD batean, idatzizko eskaera Donostia Kulturako erregistroan aurkeztuz gero. Bestalde, museora bisita bat egingo da ekainaren 8an, eta parte hartu nahi izanez gero hitzordua eskatzeko 943 481244 telefonora dei daiteke.

Lehiaketari buruzko zalantzak argitzeko kontaktua Donostia Kulturako Kontratazio saila da -Konstituzio plaza, 1, 20003 Donostia- edo honako telefono zenbakira deituta: 943481164.

Pleguak eta informazio gehiago hemen.

Lagunen Elkartearen dohaintza berria Museoen Eguna dela eta

P5170044

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak dohaintza bat egiten dio museoari urtero. Azken urteotan, dohaintza zein izango den erabakitzeko, irizpideetako bat San Telmok adierazitako ildoen barne kokatutako lana izatea izan da, euskal egileen bilduma osatzeko helburuarekin.

2010eko edizioan, San Telmo Museoaren Lagunen Elkartearen ekarpena Nicolás Lekuonaren lan batean gauzatu da. Egile honen ezaugarriak direla eta -gazte hil zen eta ez da maiz izaten bere lana erosteko aukerarik-, museoak lan hau bere Arte Ederretako bildumatan izatearen balorazio oso positiboa egiten du. Kartoi gaineko olio hau, “Sin título”, 1933. urtean egindakoa, elkarrekin erosi dute museoak eta Lagunen Elkarteak.

Eskuraketa honekin, San Telmo Museoak artista honen lanaren errepresentazioa osatzen du, aurretik bai baikenituen bere beste bi lan, 1935eko taula gaineko pintura eta urte bereko argazki-muntaia.

Bide batez, lan hau museoak izango duen erakusketa iraunkorraren parte izango dela azpimarratu behar dugu, Arte Ederren atalak Euskal Arteari eskainitako aretoan, Uzelay, Urrutia, Olasagasti eta Riberaren lanekin batera.

Donostiako Museoen Sareak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen du

dim 2010 aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Donostiako Museoen Sareak aurtengo Nazioarteko Museoen Eguna dela eta antolatutako jarduera, prentsaurrekoan.

Sareak antolatutako jarduera bihar, larunbatean, burutuko da Gipuzkoa plazan, 18:00etatik aurrera. Bertan, Sebastopoleko Titiriteroek Museoen Olinpiada antzeztuko dute eta, gainera, 16:00etatik olinpiadaren hasiera arte, hurbiltzen direnen artean museoetara dohainik sartzeko aukera ematen duten 100 pasaporte banatuko dira, froga txiki bat eginez gero.

Aurkezpenean, bihar elkarrekin egingo ditugun jarduerez gain, museo bakoitzak maiatzaren 18a dela eta antolatutako ekitaldien berri eman da.

Informazio gehiago, hemen.

Aurrera doaz San Telmo Museoaren fatxada berria jartzeko lanak

El museo avanza estos días en la colocación de las planchas que configuran la fachada, hechas de aluminio y de un tamaño de 1,8 x 0,6 metros con perforaciones, de las que saldrá el manto vegetal, en un diálogo que relaciona al conjunto con el Monte Urgull, sin que ninguno de los dos órdenes -vegetal y material- predomine sobre el otro.

Tanto los arquitectos Fuensanta Nieto y Enrique Sobejano como los artistas Leopoldo Ferrán y Agustina Otero se fijaron en las rocas horadadas por el agua y el viento, de las que surgen musgos y líquenes, para concebir esta fachada vegetal con sistemas de control numérico en un proyecto que combina paneles con diferentes grados de perforaciones para la colocación de plantas con otros paneles vacíos que se aprovechan para la colocación de un sistema de iluminación nocturna del conjunto.

El sistema es el de módulos de paredes vegetales provistas de riego y control fijadas a la parte posterior de los paneles, que permiten que las especies vegetales seleccionadas surjan a través de las perforaciones en las zonas elegidas de modo controlado. Durante las horas nocturnas, una instalación oculta tras los paneles, iluminará la piel exterior del edificio.

La nueva ampliación del Museo de San Telmo modificará su aspecto con el transcurso de las estaciones: se desvanecerá en ocasiones para fundirse con la vegetación del monte, y reaparecerá en otras evocando un largo y quebrado muro inacabado: inesperada metáfora – tal vez – de la difícil relación que toda arquitectura establece con el tiempo.”

 

P5110703

San Telmo Museoak gaur goizean aurkeztu du bere zabalkuntza eraikinaren fatxada berritzailea. Izan ere, Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero artistek Nieto Sobejano arkitektoen proiektuan parte hartu dute “Landare horma” izango den fatxada hau sortzeko eta gaur aurkeztu dute Odón Elorza Donostiako alkateak, Denis Itxaso Kulturako zinegotziak, Duñike Agirrezabalaga Proiektu eta Obretako zinegotziak, Susana Soto San Telmo Museoaren zuzendariak eta Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejano arkitektoek, artistekin batera.

 Egun hauetan, fatxada hau osatzen duten 1,8 x 0,6 metroko aluminio-xaflak jartzen ari dira zulaketekin. Horietatik aterako da landare-horma, ingurune osoa Urgull Mendiarekin lotuko duen elkarrizketa batean, bi ordena horietako ezein —begetala eta materiala— bestearen gain nagusitu gabe.

 Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejano arkitektoek ez ezik Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero artistek ere urak eta haizeak zulatutako arrokak (horietatik goroldioa eta likena ateratzen dira) hartu zituzten kontuan landare-fatxada hori sortzeko; horretarako, zenbakizko kontroleko sistemak erabili zituzten zulaketa-maila desberdinak dituzten eta landareak jartzeko erabiliko diren panelak eta ingurune osoa gauez argitzeko sistema bat ezartzeko erabiliko diren panel hutsak elkartzen dituen proiektuan.

 Sistema landare-hormen moduluetakoa da, eta horma horiek panelen atzealdean jarritako ureztaketa eta kontrola izango dutenez, hautatutako landare-espezieak zuloetatik atera ahal izango dira hautatutako eremuetan modu kontrolatuan. Gaueko orduetan, panelen atzealdean ezkutatuta dagoen instalazio batek eraikinaren kanpoaldeko azala argiztatuko du.

 San Telmo Museoaren zabalkuntza berriaren itxura urtaroen arabera aldatuko da: zenbaitetan mendiko landaretzarekin bat eginez desagertuko da eta beste batzuetan azaleratu egingo da, amaitu gabeko horma luze eta hautsi baten itxura gogoraraziz: arkitektura orok denborarekin ezartzen duen harreman zailaren ezusteko metafora gisa, agian.