donostiakultura.com

Iraila, 2010

Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta San Telmo Museoaren arteko hitzarmena

P9130103

Gaur aurkeztu da, eta sinatu, San Telmo Museoak Jorge Oteiza Fundazio Museoaren arteko hitzarmena. Denis Itxaso, Donostiako Kultura eta Gazteria zinegotzia; Gregorio Díaz Ereño, Jorge Oteiza Museoko zuzendaria; eta Susana Soto, San Telmo Museoko zuzendaria, izan dira prentsaurrekoa eskaini dutenak.

Bertan, bost urtetarako sinatu den akordio honi buruzko xehetasunak eman dituzte. Lehenik gauzatuko direnen artean, artistaren izena duen erakundeak San Telmori gordailuan utziko dizkion zazpi piezak dira. Luza daitezkeen bi urtetan, erakusketa iraunkorrean jarriko dira pieza hauek, sei euskal artea jorratzen duen Arte Ederren aretoetan eta bestea Arantzazuko Santutegiari buruzko partean.

Hitzarmenak, gainera, bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko asmoa jasotzen du, kultura eta jarduera proiektuen bitartez.

Informazio gehiago, prentsa dossierrean.

Historiaren Etxea itxita egongo da igandean

urgull txiki 4

Estropadak direla eta ohi bezala, datorren igandean, irailak 12, itxita egongo da Historiaren Etxea. Ezingo da, beraz, “Donostiari begira” erakusketa bisitatu.

Erakusketaren ordutegia, bestalde, aldatu egingo da hilaren 14tik aurrera, itxiera ordu erdi lehenago izango delarik, 19:30etan, alegia, hilaren amaiera arte.

“Ask a curator” Twitterren

Gaur ari da Twitterren “Ask a curator” egitasmoa burutzen. Honen bitartez, Twioterreko erabiltzaileek bertan museoko profesionalei bere lanari buruz eta museo eta galeriei buruz dituzten ideiak, iritziak eta zalantzak azaltzeko aukera dute. Orain arte ikusitakoaren arabera, arrakasta handiko ekimena.

Kutxaren Boulevard Aretoetan San Telmori buruzko erakusketa ikusteko azken egunak

P8230085

Hauxe da Kutxaren Boulevard Aretoetan San Telmori buruz ikusgai dagoen erakusketa bisitatzeko azken astea. Izan ere, “San Telmo Museoa. Zatoz ezagutzera” titulua duen erakusketa hau igandera arte (irailak 5) irekita izango da.

Museoaren historia, berritze arkitektonikoa eta berrikuntza proiektua azaltzen ditu erakusketak hiru solairutan. Argazkian, bisitarien iradokizun eta ideiak jasotzeko `prestatu dugun txokoaren irudia, non ekarpen interesgarriak biltzen ari garen.

Erakusketak doako sarrera du eta ordutegia honakoa: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00.

Informazio gehiago Kutxaren webgunean eta San Telmoren webgunean.