donostiakultura.com

Abendua, 2010

Historiaren Etxea, hobekuntza lanengatik itxita

urgull txiki 2

Bihar hasi eta urtarrilaren erdialdera arte itxita egongo da Urgulleko Mota Gazteluan kokatzen den Historiaren Etxeko erakusketa, “Donostiari begira”.

Hiriaren historiari errepasoa egiten dion erakusketaren aretoan egin beharreko hobekuntza lan txikiak direla eta, bihartik aurrera ezin izango da gune hau bisitatu. Irekiera data lanen araberan egongo da, baina urtarrilaren erdialdera berriz ateak zabaltzea da aurreikuspena.

“La plaza del Palacio en Barcelona” lanaren lekualdaketa

teixidor lekualdatzea

“La plaza del Palacio en Barcelona” koadroa, Modest Teixidor egilearen lana, CaixaForumek prestatutako “La fiebre del oro. Escenas de la nueva burguesía” erakusketan parte hartzeko zaharberritzera eraman dute Pradora aste honetan. Lan hau Prado Museoarena da eta San Telmon dago gordailuan. Aipatutako erakusketa datorren urtean ikusgai jarriko dute Gironan (apiriletik abuztura) eta Tarragonan (irailetik azarora). Ondoren, San Telmora itzuliko da berriro.

Mihisea lekualdatzeko prestaketak, bere neurriak direla eta (174 x 237 x 17 cm.), lan fina eskatu zien garraio enpresako langileei, museoko pertsonalaren laguntzarekin burutu zuten lana.