Eusko Jaurlaritzarekin eskaintza koordinatua garatzeko hitzarmena sinatu da
2011ko Urtarrilak 21

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta San Telmo Museoak museo- eta erakusketa-eskaintza koordinatu bat garatuko dute hurrengo urteetan, Donostiako alkate Odon Elorzak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek gaur museoan sinatu duten hitzarmenaren arabera.
Hitzarmenak bi lankidetza-ildo ezartzen ditu: lehena, erakusketa-arloko eskaintza eta horrekin lotutako jarduerak San Telmo museoan garatzearekin lotua; bigarrena, museo-zerbitzu modernoak, koordinatuak eta herritar guztientzako irisgarriak ematearekin lotua, betiere Euskadiko Museoen Legean ezarritakoari jarraiki.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du aldi baterako erakusketen eta lotutako jardueren urteko finantziazioan parte hartzeko, 2011n 300.000 euro eta hurrengo ekitaldietan 350.000 euro emanez.
Informazio gehiago hemen.





































