donostiakultura.com

Martxoa, 2011

“Kulturartekotasunean” parte hartzeko deialdiaren arrakasta!

jendea

Atzo Bilbon ilarak sortu ziren San Telmo Museoaren “Kulturartekotasunaren” muralean parte hartzeko! 250 grabaketatik gora egin ditugu jada eta oraindik gaur Gasteizen eta bihar Baionan egitekoak falta dira (bihar, Baionako Euskal Musean, 10:00etatik 14:00etara).Hauetan ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure gizartearen familia argazki bat egitea lortzeko, bere aniztasuna islatuko duena arraza, sexu, adin, kultura eta kondizio sozial ezberdinetako pertsonak bilduz, gutxiengoengan arreta berezia jarrita.

Bestalde, www.proyectodesafios.org webgunearen bitartez burutzen ari den ekimena, “Europa interkonektatua”ren erronka osatzeko europar hiritarren iritziak biltzen dituena, erantzun ona jasotzen ari da ere, eta leku ezberdinetatik igotako bideoak ikugai daude jadanik. Animatu eta zabaldu ekimena!