Programatutako bisita gidatuen eskaintza abian jarriko da igandean San Telmon
2011ko Apirilak 29

Datorren igandetik aurrera, maiatzaren 1etik aurrera, martxan jarriko ditu San Telmo Museoak programatutako bisita gidatuak. Igande honetatik aurrera, asteburu guztietan, bisita gidatuen programazio egonkorra eskainiko du museoak, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.
Museoaren sarreraz aparte, pertsonako 3 euroko prezioa izango du bisita hauetan parte hartzeak eta ez beharrezkoa izango aurretik izena ematea. Gehienezko kopurua, dena den 25 lagunekoa izango da ahalik eta modu erosoenean egin ahal izateko, eta hasi baino 10 minutu lehenago egotea gomendatzen da.
Ordutegia honakoa izango da:
-Euskaraz: 11:30 eta 17:00
-Gazteleraz: 13:00 eta 18:30
-Frantsesez: 15:39
-Ingelesez: 11:00
Bisitaren iraupena 90 minutu ingurukoa izango da.










































