donostiakultura.com

Ekaina, 2011

(FAB)BOTS erakusketa San Telmoko Laborategia gunean

P1030197

Gaur goizean aurkeztu da (FAB)BOTS. Diseinu eta fabrikaziorako makina eta robot pertsonalizatuak erakusketa, Bartzelonako Disseny Hub-ek ekoiztua. San Telmo Museoko Laborategia gunean irailaren 11ra bitartean ikusgai izango dena.

Erakusketa hau aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu dute Marta Malé-Alemany-k, komisarioak; Eva Joan-ek, Disseny Hub-eko kanpo Harremanetarako arduradunak (biak irudian); Antton Azpitartek, Donostia Kulturako zuzendariak; eta Carmen Garmendiak, San Telmo Museoko Aldi Baterako erakusketen arduradunak.

Honekin, Laborategia guneko jarduerei hasiera ematen zaie. Bertan, erakunde ezberdinekin lan egingo du museoak mota askotariko proiektuetan.

Erakusketari buruzko informazio gehiago, hemen.

San Telmo Museoak eta EITB-k “6 mila milioi Beste” erakusketaren harira bertan egindako bideoa aurkeztu dute

ETB_6 mila milioi Beste_aurkezpena_2

Gaur goizean aurkeztu da San Telmo Museoan Euskal Telebistako lantalde batek “6 mila milioi Beste” erakusketaren harira egindako bideo berria.

EITBrekin hitzarmenaren bitartez lotutako lankidetzaren emaitza da hau, eta museoan abuztuaren 21era bitartean ikus daitekeen erakusketa osatzera dator, bertakoen ikuspegiarekin. ETBko ekipoa Euskal Herrian zehar ibili da grabaketak egiteko eta elkarrizketatuek GoodPlanetek prestatutako 40 galderak erantzun dituzte.

Emaitza, alde batetik, Euskal Telebistan ikusi ahal izango da gaur bertan lehenengo saio batekin eta uztailaren 1ean biagrren zatiarekin. Bestalde, museoak bihartik aurrera ikusgai jarriko du Ekitaldi Aretoan erakusketako beste bideoek bezala ordu erdi inguruko iraupena duen pieza, eta etengabe ikusi ahal izango da, jarduerak daudenean ezik.

Argazkian, ezkerretik eskubira, gaur goizeko aurkezpenean parte hartutakoak: José Mª Argoitia, elkarrizketak egin dituen lantaldeko kidea; Susana Soto, San Telmo Museoko zuzendaria; Nerea Txapartegi, Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara delegatua; Alberto Surio, EITBko Zuzendari Orokorra; Patxi Arratibel, EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako burua; eta Gentzane Martínez de Osaba, bera ere lana egin duen taldeko kide.

Errefuxiatuei buruz eta zientziari buruz San Telmo Museoan

1foto alfonso

Bihar, asteartea, hilak 21, gaur ospatzen den Errefuxiatuaren Nazioarteko Egunaren harira mahai ingurua antolatu dugu San Telmo Museoan, museoan abuztuaren 21era bitartean ikus daitekeen “6 mila milioi Beste” erakusketan jasotzen diren hainbat testigantzarekin ere erlazionatuta. Horretarako, alor honetan urte luzez lanean dabiltzan bi erakundetako estatuko ordezkariak izango ditugu bertan: Amnistia Internazionaleko Alfonso López Borgoñoz (irudian) eta ACNUR-eko Maricela Daniel. Mahai ingurua Ekitaldi Aretoan izango da, 19:30etan hasita. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Etzi, asteazkenean, ekainak 22, oso bestelako jarduera burutuko da Ekitaldi Aretoan. Izan ere, Museo Nacional de Ciencia y Tecnología delakoak Galileo Galileiren “Sidereus nuncius” (”Izarretako albistaria”) euskara, gaztelera, katalana eta galegora itzuli du, faksimil bertsioa ere barne duen argitalpen batean. Hori aurkezteko, hainbat parte hartzaile izango dira museoan antolatutako ekitaldi honetan, bakoitzak partehartze txiki bat izango duelarik: Ramón Núñez, MUNCYTeko zuzendaria eta proiektuaren egilea: “Posible significado del mensaje de Galileo en el siglo XXI”; Ricardo Díez Muiño, CSIC-UPV-EHUko zuzendari albokoa: “Elogio de la ciencia”; Ibon Sarasola EUSKALTZAINDIAko kidea: “Los libros científicos y el euskera”; Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV-EHUko Fisiologia Katedraduna: “Ciencia y libertad”; Itziar Nogeras, ELHUYAR FUNDAZIOAREN zuzendaria: “Euskadin zientziaz duen ikusmoldea agertuz”; Daniel Innerarity, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko Zuzendaria (GLOBERNANCE): “Elogio de la teoría”. Ekitaldiaren itxiera Cristina Uriarte, EHUko errektoreordeak egingo du. Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

Javier Elzo euskal gizartearen baloreei buruz arituko da San Telmon

javier_elzo

Atzo Yann Arthus-Bertrand-ek egindako bisitaren ondoren -San Telmo Museoan abuztuaren 21era bitartean ikusgai dagoen “6 mila milioi Beste” erakusketaren egilea-, erakusketa honi lotutako jarduera berri bat burutuko da bihar. Izan ere, Javier Elzo soziologoak XXI. mendeko euskal gizartearen baloreei buruzko hitzaldia eskainiko du.

Hitzaldia, “Valores de la sociedad vasca para el siglo XXI” titulua duena, museoko Ekitaldi Aretoan izango da 19:30etan hasita, eta ondoren partehartzeari tartea irekiko zaio. Sarrera librea da lekuak bete arte.

Bestalde, bihar, areto berean “Mercados del mundo” titulupean mahai ingurua egingo dute Mikel Alonsok, Aitor Elizegik eta Santi Burutxagak, Gastro-kultura espazioak antolatutako ekitaldia, bertan ikusgai dagoen izen bereko argazki erakusketaren harira, 19:30etatik aurrera. Honetan ere, sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Zinemagintza Kolonbiarraren Zikloa San Telmon

 

 

Cine Colombiano

Gaur, asteazkena, ekainaren 8a, 19:30ean, Zinemagintza Kolonbiarraren Zikloari hasiera emango zaio Colombia, sus pueblos indígenas y el problema lingüístico hitzaldiarekin, Jon Landabururen eskutik. Zikloa ekainaren 8, 9 eta 10 bitartean izango da.

Jon Landaburu, hizkuntzalari eta ikerlaria, kolonbiako hizkuntza indigenatan aditua, Kolonbiako aniztasun linguistikoari buruz arituko da. Kolonbian egun, 65 hizkuntza indigena, 2 krioilo eta erromaniera dago. 40 urtetako ikerketetan, hizkuntzen barne eta kanpo alorrak aztertu ditu.

Aurkezlea: Itziar Idiazabal, EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedra, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko zuzendaria.

Ekainaren 9 eta 10ean, zinemagintza Kolonbiarreko hainbat film ikusi ahal izango dira Museoko Areto Nagusian 20:00etan. In Vitro Visual Jaialdiak hautatutako filme labur kolonbiarren emanaldiak izango dira:

Osteguna, ekainaren 9a, 20:00 – 21:15:

ROJO RED, Fikzioa, fantastikoa, 2008, 13 min.

Zuzendaria: Juan Manuel Betancourt,

MARINA LA ESPOSA DEL PESCADOR, Drama, fantastikoa, 2009, 13 min.

Zuzendaria: Carlos Hernández

LINEA DE TIEMPO, Fikzioa, suspentsea, 2009, 12 min.

Zuzendaria: Fernando López

NO TODOS LOS RIOS VAN AL MAR, Fikzioa, drama, 2008, 27 min.

Zuzendaria: Santiago Trujillo

YO ME LLAMO MARIAN, Animazioa, 2008 10 min.

Zuzendaria: Ana María Caro

 

Ostirala, ekainaren 10a, 20:00- 21:15:

ESTO ES UN REVOLVER, Fikzioa, thriller, 2010, 21 min.

Zuzendaria: Pablo González

EL CORAZON DE LA MANCHA, Fikzioa, drama, 2010, 24 min.

Zuzendaria: Rubén Mendoza

CHIMBUMBE, Kolonbia – Mexiko, fantastikoa, 2008, 13 min.

Zuzendaria: Antonio Coello

ALIJUNA, Drama, 2010, 18 min.

Zuzendaria: Cristina Escoda