donostiakultura.com

Uztaila, 2011

Jazz gauak museoan

cartel Jazzaldia 2011 VECTORIALtxikiatxikia

Hilaren 21etik 25era Donostian ospatuko den Jazzaldiak aurten San Telmo Museoa izango du bere agertokien artean, berrikuntza bezala. Egitarau zabal baten barruan, museoan kontzertuak izango dira, denak gau partean eta eskaintza erakargarriarekin.

San Telmo Gauak uztailaren 22, 23 eta 24an izango dira, museoko espazio ezberdinetan: klaustroa, ekitaldi aretoa, patioa eta eliza. 22an, Mostly Other People Do The Killing (MOPDtK), Lloyd Cole Small Ensemble eta Kristin Asbjørnsen arituko dira; 23an, René Marie, Jan Bang: Poppies from Kandahar eta John Scofield Quartet. 24an, azkenik, Jan Garbarek & The Hilliard Ensemble.

22 eta 23rako sarrerak agortuta daude jadanik, ez horrela 24koak. Hala ere, Jazzaldiko zuzendari Miguel Martinek bere blogean dioen bezala, baliteke azken orduan aurretik erreserbatu bai baino jaso gabe geratutako sarreraren bat salmentan jartzea. Iragarriko dute Jazzaldiko arduradunek, hala bada. Eta leihatilan erosteko aukera izango da egunean bertan 23:45etatik aurrera.

Informazio gehiago hemen.

Publiko ezberdinentzako jarduerak aste honetan San Telmon

maite franko 118

Mota desberdinetako jarduerak programatuta daude aste honetan San Telmo Museoan, “6 mila milioi Beste” erakusketarekin lotuta.

Bihar, osteguna, uztailak 14, Alboan GKE-aren laguntzarekin, erakunde honen bitartez munduko leku ezberdinetan bolondres lanetan ibilitako pertsonek bere esperientzia azalduko digute Ekitaldi Aretoan, 19:30etan hasita.

Ostiralean, helduen ipuinak izango ditugu areto bedinean, 20:00etatik aurrera. Lehenago Japoniako eta Afrikako ipuinak hurbildu zizkiguten herri horietako kontalariek eta oraingoan Euskal Herriko ipuinen txanda izango da, Virginia Imaz kontalariaren eskutik, gazteleraz.

Larunbatean, aldiz, txikien txanda izango da. Museoko Liburutegian, 18:30etan hasita, bost urtetik gorakoentzat Amerikako ipuinak kontatuko ditu, euskaraz, Maite Franko ipuin kontalariak (argazkian).

Hiru jardueratara sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

Bide batez, gogoratu erakusketaren ordutegia 22:00ak artekoa dela, sarrera prezio murriztuarekin 20:00etatik aurrera eta ekitaldi aretoan, jarduerarik ez dagoenean, ETBrekin lankidetzan erakusketaren galderak bertakoei egin ondoren sortutako bideo berria ikusgai dagoela etengabe: “6 mila milioi Beste: hemen bertako begiradak”.

Europako immigrazio politikei buruzko Udako Ikastaroa abuztuan

DESAFIOS-europa2

Zabalik dago 2011ko EHUko Uda Ikastaroen programaren parte den “Políticas de inmigración en Europa: ciudadanía europea y global” ikastaroaren izenematea. Kurtso hau Susana del Ríok zuzenduko du -Gobernantza Demokratikoaren Institutua, Donostia- eta Aieteko Bakearen Etxean eta San Telmo Museoan burutuko da abuztuaren 22an eta 23an, Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren, Donostiako Udalaren, San Telmo Museoaren eta Kanadako enbaxadaren laguntzaz.

Azken urteotan, immigrazioarekin zuzenean edo europar gizarteen errealitate geroz eta anitzagorekin lotutako zirkunstantziek ikastaro honen gaia agenda politikoetan jarri dute: beloaren arazoa, tenpluen eraikuntza, errumaniarren egoztea… Eta interes handiko gaia izaten jarraituko duela dirudi. Kurtso honen helburua polemika hauek aztertzea da eta egungo Europan herritartasun eskubidea zer kontsidera daitekeen kontutan hartuta europar integrazioari buruzko irtenbide berriak proposatzea.

Herritartasunaren kontzeptuak bilakaera bat izan du, maila ezberdinetako eredu bat jarraitzen duen elkarbizitza eta hartuemana barne dauzkan dimentsio zabalago batera joaz.

XXI. mendeko Europar Batasunean, europar herritartasunak eta herritartasun globalak europar herritar izatea eta herritartasunen osagarritasuna zertan datzan birformulatzera garamatzate. Jokoan dagoena, kultura aniztasuna baino gehiago, eskubide berdintasuna eta herritartasun politikoa dira.

Abuztuaren 22ko saioa Aieteko Bakearen Etxean egingo da eta 23koa San Telmo Museoan.

Informazio gehiago hemen.

Urgulleko udako eskaintza, gaur abian

Gaur abiatzen da Urgull mendiko udako eskaintza, hiriko gune hau, aisiari dagokionean, interesgarrienen artean jartzen duena uztaila eta abuztuan.

Bertako hiru guneak egunero irekita egongo dira (Natur Txokoa, Liburutegia eta Historiaren Etxea), eta gainera, astelehenetik ostiralera jarduerak programatu dira, 18:00etan hasita. Autobus zerbitzua (39. linea), ekaina eta irailan asteburutara mugatzen dena, egunerokoa bilakatzen da bi hilabete hauetan zehar.

Informazio gehiago hemen.