donostiakultura.com

Iraila, 2011

Liburu, musika, zine eta hitzaldia San Telmon

João Afonso

Liburu aurkezpen batekin hasiko ditugu aste honetako jarduerak San Telmo Museoan, eta ondorengo egunetan eskaintza anitza izango da.

Esan bezala, bihar “Azkoitia, ilustraziotik berrikuntzara” liburuaren aurkezpenarekin hasiko da aste honetako programazioa. Liburua Euskalerriko Adiskideen Elkarteak argitaratu du eta bihar museoan aurkeztuko dute bere egileek: Asier Aranbarri, J.Mª Urkia, Juan B. Mendizabal, Begoña Beobide, J. Sagarzazu. Ekitaldian, gainera, Asier Aranbarri elkarteko Ohorezko Adiskide izendatuko dute. Museoko Ekitaldi Aretoan 19:00etan da hitzordua.

Ostiralean, hilak 30, 20:00etan, João Afonso (1965-) musikari portugaldarrak kontzertua eskainiko du San Telmo Museoan. Pianoa eta ahotsa uztartuz, zuzenekoan, Zeca Afonso bere osaba izandakoaren kantak abestuko ditu. Azken hau Antonio de Oliveira Salazarren diktaduraren aurka idatzi zituen abestiengatik egin zen ezaguna. Bere kanten artean Grandola, vila morena abestia nabarmentzen da, 1974ko apirilaren 25eko Krabelinen Iraultza abiarazteko erabili zena. Kontzertua hasi aurretik 60-70. hamarraldiko “protesta kanta” izenarekin ezagutzen den musikaren inguruan sarrera labur bat egingo du Alvaro Feitok, musika arloko kazetari adituak. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Dohainik San Telmo Museoko bazkideentzako, gonbidapena lehenago eskuratu beharko dute museoko leihatilan.

Emanaldi honen harira, urriaren 1ean, 19:00etan, “48” dokumentalaren proiekzioa izango da areto berdinean. Susana de Sousa Dias zuzendariaren filmeak, biktima batzuen testigantzen bidez Antonio Oliveira de Salazarren 48 urtetako diktadura islatzen du. Ekoizpen portugaldarra eta 2009an sortua, filmak Punto de Vista 2011 jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Iruñean. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Igandean, aldiz, hileko lehen igandeetan ohikoa den Hileko Obra programaren barne, Leopoldo Ferrán eta Agustina Oterok San Telmo Museoaren fatxadan egindako lanari buruzko hitzaldia eskainiko dute, San Telmo Museoko Lagunen Elkarteak antolatuta, 12:00etatik aurrera. Sarrera librea lekuak bete arte.

San Telmo Museoko iraileko agenda

Portada folleto_Maquetación 1.qxd

Antzerki ikuskizunak, kontzertuak, liburuen aurkezpenak, zinea… Jarduera erakargarri ugariz betea dator San Telmo Museoko iraileko agenda.

 Irailaren 13tik aurrera, gainera, Federico Fellini zinemagileari buruzko erakusketa interesgarria izango da ikusgai museoan, erakusketarako sarrera dohainik izango delarik.

Agenda deskargatu