¡Hoy la vida es dolce!
2011ko Abenduak 16

“Fellini, Fellini y ….Fellini”, honela dio bisitarien liburuan dagoen idatzia. “¡Iremos al infierno con tu obra” aipatzen du tonu satirikoan beste batek. San Telmo Museoan dagoen Federico Fellini. Ilusioen zirkua erakusketak erreakzio ugari sortu ditu bisitariengan: marrazkiak, artistari eskainitako testuak, esker oneko mezuak…badirudi zinegile italiarraren sortze lanak inspiratu egiten duela gerturatzen de oro.
Museoan dagoen erakusketa honek sentsazio ezberdinak sortzen ditu bertaratuen artean eta askok beraien iritzia adierazi nahi izan dituzte bisitarien liburuan: “gracias por haberme hecho soñar” edo “recuerdos de juventud. Estupendo” komentario nostalgikoenen artean daude. Egon dira baita ere idatzi alaiak, besteak beste: “sólo se vive 1 vez, ¡disfrutémoslo!”, “hoy la vida es dolce!” edo “en honor a Fellini, y a su fabuloso mundo, ¡vamos a brindar con Martini y champan!”
Zinemagileak ederki islatu zuen bere irudimena berak sortutako ametsen liburuan. Lan honek ere bisitarien alde sortzaileena piztu du, emakumeen marrazki iradokitzaileen edota Felliniren zineko irudi ezagunenen zirriborroen bidez. Hausnarketa interesgarriak egiteko ere balio izan du, adibide dira “los genios desmenuzan lo cotidiano, rebasan la esfera de lo creíble y perduran eternamente, ¿o no?” edo “creo que desde hoy yo también inventaré mis recuerdos” bezalako esaldiak.
Eskerrik asko, grazie, gracias, thank you…jendeak behin eta berriro eskertu dio zinegileari bere jeinutasuna eta museori zoriondu dio erakusketagatik: “Erakusketa hagitz polita da! Merezi du ikustea!, “un homenaje necesario a un maestro inmortal. Zorionak!”, “estravaganzza!! Bravo” o “liluratua noa”. Baten batek erakusketari buruzko artikulua ere idatzi du bere blogean.
Gogorarazten dizuegu doan bisitatu dezakezuela erakusketa urtarrilaren 8ra arte eta egunero doako bisita gidatuak daudela, 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gazteleraz. Asteburutan ere badira bisita gidatuak goizez.







































