donostiakultura.com

Apirila, 2012

Museoa, egunero irekita apirilaren 15a arte

fachada 3

San Telmo Museoa irekita egongo Aste Santuko oporraldian, apirilaren 3tik 15era jarraian, 10:00etatik 20:00etara. Egun hauetan, gainera, eskaintza zabala izango da bai bertako eta baita kanpoko bisitarientzat. Alde batetik, egun hauetan haur eta familientzako jarduera eskaintza berezia osatu dugu, artearekin jolasean aritzeko edota euskal musika tradizionalean murgiltzeko aukera emanaz.
Bestetik, zabalik ditugun erakusketak gogorarazi  nahi ditugu, bai erakusketa iraunkorra, euskal gizarteari buruzkoa, eta baita aldi baterako bi erakusketak: “Bazterrekoen irudiak”, Valladolideko Museo Nacional de Esculturatik datozen artelanekin, eta “J.M. Sert: modeloaren argazki artxiboa”, San Telmoko elizako margoen egilearen argazki artxiboaren zati bat aurkezten diguna, biak asteburuko bisita gidatuen eskaintzarekin.

Urgulleko hiru guneak Aste Santuko oporraldian irekita

natur txoko 2010 aste santua

Bi aste hauetan zehar, donostiarrei eta bisitariei zuzendutako jarduera eskaintza zabal bat egingo da ohiko hiru guneetan: Natur Txokoan (Gobernadorearen Bateria), Liburutegian (Damen bateria) eta Historiaren Etxean (Motako Gaztelua).

Eskaintza honek ingurugiroarekin eta hiriko historiarekin lotuta tailerrak, jokuak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak, txotxongiloak etabar biltzen ditu. Programazioak, aisialdia eta kultura uztartzen ditu, astegunetan zehar bereziki haurrei zuzendutako eskaintzarekin eta igandeetan berriz, familia osoari.

Jarduera guztiak doakoak dira eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko bostetan hasiko dira eta igandetan berriz, eguerdiko hamabietan. Gunez gune banaketa honela izango da: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan; ostiral eta igandeetan, Historiaren Etxean.

Informazio gehiago hemen.