donostiakultura.com

Museoen Eguna ospatzeko ekitaldiak San Telmon

planchas 1

Bihar, maiatzak 18, Nazioarteko Museoen Eguna dela eta, jarduera bereziak prestatu ditugu San Telmo Museoan ere. Ateak zabalik jardunaldia izango dugu bihar, doako sarrerarekin, eta hainbat jarduera proposatzen ditugu.
Alde batetik, arkitekturari erreparatuko dioten bisita gidatuak. Lau bisita egingo dira egunean zehar, 11:00etan eta 17:00etan euskaraz eta 12:00etan eta 18:00etan gazteleraz. Hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, eta ordu bakoitzero 100 lagunek parte hartzeko aukera izango dute.
Arratsaldez, 17:00etan hasi eta 22:00ak arte, musika eta dantza emanaldiak izango ditugu basta bestearen jarraian klaustroan, Udal Musika eta Dantza Eskolaren, Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalaren eta Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiaren laguntzari esker.
Ordu horretara arte, gainera, 22:00ak arte, ezohiko irekiera egingo du museoak, klaustroa eta “Bazterrekoen irudiak” erakusketan sartzeko aukera izango delarik.

Gaur goizean, bestalde, Museoen Egunarekin bat San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak urtero egiten duen dohaintza aurkeztu dugu, kasu honetan “Retrato de Señora con su hijo” mihisea, XIX. mendeko donostiar margolari Luis Brochetón-ena, horrela museoko bildumari gehitzen zaion lana.

Iruzkin bat utzi

Iruzkin bat bidaltzen duzunean, betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak, zure izena eta zure webgunea argitaratzeko. Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu.

Albiste honen erantzun guztiak jarraitu ditzazkezu, RSS 2.0