donostiakultura.com

San Telmo Museoa, 2008-2009 eskuraketak

 P4120083 
 

 San Telmo Museoak gaur goizean 2008 eta 2009 urteetako eskuraketak aurkeztu ditu bere behin behineko egoitzan.Arte Ederren arloan lanak eskuratzerakoan euskal artearen bilakaeran garrantzia izan duten eta duten egileen lanak eskuratzea izan da lehentasuna.

Prentsaurrekoan Denis Itxaso Kultura Zinegotzia, Susana Soto, museoko zuzendaria eta museoari dohaintzak egindako pertsona eta enpresak egon dira.

Bestalde, 20ko eta 30eko hamarkadatan egindako kartelak ere eskuratu ditu museoak, euskal kartelgintzaren garai oparoenetakoak, alegia.

Etnografia alorrean, XX. mendeko kaleko bizitzarekin, merkataritzarekin eta enpresa munduarekin zerikusia duten objektuak bilatu dira.

Bestalde, 2009an museoak Donostiako merkataritzaren memoriaren errekuperazioa helburu duen proiektua abian jarri zuen, hiriko denden historia azalduko duten objektu, dokumentazio eta material grafikoa eskuratuz.

Proiektu hau dela eta hiriko hiru dendarekin harremanaten jarri da San Telmo: 2009an Hernani kalean zegoen Lasa-rekin; Otaegui gozodendarekin eta Benegas lurrindendarekin. Beraiei esker, objektu bilduma interesgarri batez gainera, dokumentazioa eta argazkiak ere lortu ditugu, eta arduradunekin bideo elkarrizketak grabatu ditugu.

Memoriaren errekuperazio proiektua Gipuzkoako enpresetara ere zabaldu da (Heineken España, S.A.; Irizar S. Coop.; CAF; etabar), orokorrean oso positiboki erantzun dutenak eta beraiei esker, alor honetan ere objektuak, dokumentazioa eta argazki bilduma interesgarriak eskuratu ditu museoak.

Heineken España, S.A.-k egindako kontserbazio lanagatik, esaterako, donostiarron ondarerako eskuratu ahal izan dugu antzinean Benta Berrin kokatuta zegoen Fábrica de Cervezas “El León” delakoaren hainbat pieza.

Iruzkin bat utzi

Iruzkin bat bidaltzen duzunean, betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak, zure izena eta zure webgunea argitaratzeko. Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu.

Albiste honen erantzun guztiak jarraitu ditzazkezu, RSS 2.0