Museoaren irudi lehiaketa
2009ko Azaroak 19
San Telmo Museoak aurrera darrai berrikuntza prozesuarekin, eta lanak aurrera doazen bitartean, beste lan esparru batzuetan ere aurrerapenak daude. Gaur bertan argitaratu dira museoaren, Donostia Kulturaren eta Udalaren webguneetan, kontratatzaile-soslaian, museoari identifikazio instituzionala emateko lehiaketaren oinarriak.
Gutxi barru iragarkia Gipuzkoako Boletinean agertuko da eta hortik aurrera hasiko dira epeak kontutan hartzen.
Eguneratzea 09-11-26: atzo argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean lehiaketaren iragarkia.



































