donostiakultura.com

Eraikuntza lanen egunerokoa

Hilobiratzeak

hilobiratzeak-1

 Lanak hasi ondoren sortutako ezustekoetako bat Sala Kapitularrean aurkitutako hilobiratzeak izan dira, klaustrotik gertuen dagoen aldean. Azken urteotan erabilera desberdinak izan dituen aretoa da hau: sakristia, sala kapitularra, Etxeberritarren kapera eta, azken etapan, museoko aldi baterako erakusketa aretoa.

Hilobiratze zona honetan Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa eta azterketa arkeologikoa egin ditu, eta honen ondorioz dakigu bi maila edo une historiko desberdintzen direla. Irakurtzen jarraitu

Aranzadi pabilioiko lanak

aranzadi-41

Aranzadi pabilioia izenarekin ezagutzen dugun eraikin historikoaren zatian 1932an egindako bolumenak bota dira, kaperak eta elizaren parte horretako kanpoko horma agerian utziz. Tratamendu berezia izan dute parte hauek antzinako eraikinekoak direlako eta bertan egin dira hainbat aurkikuntza, derrigorrezko arkeologia kontrolak egiterakoan. Kontrol hauek bi fasetan burutu dira: Sala Kapitularrean zoru gisa erabilitako hilarriak altxatzea eta klaustrotik gertuen dagoen partean indusketa (hemen, hilobiratze eremu txiki bat azaldu zen, beste post batean hitzegingo dugu horri buruz)

Gainera Sala Kapitularraren zimendazio lanak hasi dira, areto honetan etorkizunean aldi baterako erakusketak programatuko direla kontutan hartuta eta izan litezkeen pisu handiko piezak jarri ahal izateko.

Eraikin berria egiteko lanak

ampliacion-3

Eraikin berria altxako den lekuan hondalanak amaitu dituzte, hala nola eustarria eta ainguraketa. Urgull mendiarengandik bereizteko galeria egin dute, etorkizunean aldi baterako erakusketetara datozen piezentzat pasabide gisa ere erabiliko dena. Hain zuzen, aldi baterako erakusketen areto berriaren murrua egiten hasi dira ere, eta baita erakusketa iraunkorraren zati bat hartuko duen solairuartearena.

Bestalde, Agustina Otero eta Leopoldo Ferrán eskultoreen diseinatutako fatxada “organikoa”ren gainean lanean hasi dira. Fatxada hau ondarrarekin burdinurtutako aluminioz egina egongo da, tamaina ezberdinetako diametroko zulo diagonalekin. Zulo horietatik landareak agertuko dira, fatxadaren atzealdean dagoen mendiarekin elkarrizketa modukoa sortuz. Abian da landare hauek zer nolakoak izango diren erabakitzeko ikerketa.

2008an egindako lanen laburpena

lanak-1-moztuta2

Museoa publikoarentzat itxi ostean, 2007an museoaren birgaitze eta handiagotze lanak hasi ziren Nieto Sobejano Arquitectos-en proiektu irabazlea jarraituz. 2008an lanek aurrera egin dute, ardatza handiagotze zatiko hondalanak izan direlarik, eta baita eraikin historikoaren birgaitzean, XVI. mendeko domingotarren komentu ohia.

Azken alderdi honek ezusteko bat baino gehiago sortu du urtean zehar, lanen erritmoa konplikatuz, baina aldi berean 1932tik hona museoaren egoitza denaren balio historikoa handiagotuz.

Urtearen laburpena informazio asko denez, post desberdinetan igotzen joango gara, askotan mezuek irudiak ere baitaramatzate elkarturik. Baina funtsean, lanak honako parteetan egin dira: eraikin berria egingo den zatian, elizan, klaustroan eta dorrean, eta Aranzadi pabilioiak deitzen ditugunetan, eta baita Zuloaga pabilioian (Zuloaga plazara begiratzen duen bolumenean). Irakurtzen jarraitu