donostiakultura.com

Aiton-amonak eta bilobak elkarrekin museoetan

P5230057

Aurten, Donostiako Museoen Sareak eta Plus 55 programak, lankidetzan, Gabonetako oporraldian zehar garatuko den programazio berezia eskaintzen dute, bilobak (6-11 urte) zaintzen dituzten 55 urtetik gorako aiton-amonei bereziki zuzendua. Izena emateko aukera dago hilaren 15, 16 eta 17an.

Jarduera honetan parte hartzen duten bikoteek Museoen Sarea osatzen duten zazpi museoak bisitatuko dituzte egun desberdinetan (Aquariuma, Elizbarrutiko Museoa, San Telmo Museoa, Chillida-Leku Museoa, Zientziaren KutxaGunea, Rezola Cemento Museoa eta Untzi Museoa). Bakoitzean bertako profesional batek gidatutako museo horretako gaiarekin lotura duen ekintza berezi bat egingo dute.

Parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da eta hori abenduaren 15, 16 eta 17an egin daiteke oraindik Aieteko Topalekuan (María Fernández, 943-213863). 7€ ko kuota bat ordaindu beharko da pertsonako.

Informazio gehiago: 943-430051 (Amagoia, Untzi Museoa), asteartetik ostiralera 10:00-13:30h.

Iruzkin bat utzi

Iruzkin bat bidaltzen duzunean, betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak, zure izena eta zure webgunea argitaratzeko. Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu.

Albiste honen erantzun guztiak jarraitu ditzazkezu, RSS 2.0