donostiakultura.com

Hilobiratzeak

hilobiratzeak-1

 Lanak hasi ondoren sortutako ezustekoetako bat Sala Kapitularrean aurkitutako hilobiratzeak izan dira, klaustrotik gertuen dagoen aldean. Azken urteotan erabilera desberdinak izan dituen aretoa da hau: sakristia, sala kapitularra, Etxeberritarren kapera eta, azken etapan, museoko aldi baterako erakusketa aretoa.

Hilobiratze zona honetan Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa eta azterketa arkeologikoa egin ditu, eta honen ondorioz dakigu bi maila edo une historiko desberdintzen direla.

Goiko mailan adreiluzko murru batzuk zeuden eta elizako hilarriak ere erabili ziren hobiak egiteko. Maila honetan sei gizabanako aurkitu zituzten, XVIII. mendeko bigarren erdikoak, dirudienez. Hilobiratzeak, bigarren mailan, harlankaitzez eginak zeuden eta oso forma erregularra zaukaten. Bertan zortzi gizabanako zeuden, XVI. mendean hilobiratuak, antza.

Hilobiratze arruntak dira, egurrezko kaxa edo antzekotan, gauza gutxirekin (belarri edo “hebilla” batzuk, lepokoen piezak, botoiak, zapata zatiak aurkitu dituzte). Antropologia ikerketak erakutsi duenez, hobiratutako guztiak gizonezkoak ziren eta adinekoak. Hori dela eta, logikoa da komentuko monjeak zirela pentsatzea, eta bereziki maila altuko fraileak, komenutak gaur egungo Zuloaga plazan kokatutako hobiratze gune propioa zeukan eta.

Argazkiak ikusteko gure flickr kontuan sar zaitezke.

Iruzkin bat utzi

Iruzkin bat bidaltzen duzunean, betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak, zure izena eta zure webgunea argitaratzeko. Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu.

Albiste honen erantzun guztiak jarraitu ditzazkezu, RSS 2.0