Lan jardunaldia Thyssen-Bornemiszarekin
2009ko Urriak 13

Ana Moreno, Thyssen Bornemisza Museoko Hezkuntza arloko koordinatzaileetako bat, San Telmo Museoan izan zen ostiralean museoak gonbidatuta, lan jardunaldi batean parte hartzeko. Egun osoan zehar bere lan metodoak, atalen arteko harremanak eta koordinazioa, programa didaktikoak, beste erakundeekin burutzen diren akordioak etabar jorratu genituen.
Jardunaldia oso interesgarria izan zen eta mota honetako topaketak zein positiboak diren argi geratu zen, eskertzekoak direlarik Thyssen-Bornemisza Museoaren eta Ana Morenoren eskuzabaltasuna.

































