donostiakultura.com

Museoen sarea Ekimen Ozeanikoetan

oceanica

 

Martxoaren 18tik 21era, Donostiako museoen sareak (Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Museum Cemento Rezola, Aquarium, Untzi Museoa, San Telmo Museoa, Chillida Leku Museoa, Zientziaren Kutxagunea, Real100) Ekimen Ozeanikoak direla eta jarduera bat antolatu du.

Programa ekologikoa Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo Kaleko aretoan egingo da eta Surfrider Fundazioak bultzatua izan da, Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko jardueren barruan kokatzen da.

Ekimena Donostiako hondartzetan jasotako hondakinekin erakusketa bat egitean datza. Horretarako, erakusketak eskatzen dituen pausoak jarraituz Hondakinaren Museoa sortuko dute parte hartzaileek.

Prozesua fasetan antolatuta egongo da eta ikasleak talde ezberdinetan banatuta prozesuen partaide izango dira. Talde bakoitzak fase bakar batean lan egingo du eta horrela taldeka lan egiten ikasiko dute.

Bukatzeko, ekimena publiko orokorrarentzat irekiko den erakusketa batean aurkeztuko da. Inaugurazio egunean, martxoaren 21ean, gure museoa Haizearen Orrazian kokatuko da eta Sebastopoleko Titiriteroetako aktore batek eguna alaituko du.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago: Donostia 2016.

Iruzkin bat utzi

Iruzkin bat bidaltzen duzunean, betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak, zure izena eta zure webgunea argitaratzeko. Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu.

Albiste honen erantzun guztiak jarraitu ditzazkezu, RSS 2.0