San Telmok bere proiektua erakusten die profesionalei
2009ko Azaroak 10
San Telmok, burutzen ari den birgaitze eta handiagotze proiektua ezagutzera emateko helburuarekin, Gipuzkoako arkitektoei zuzendutako bisitak antolatu ditu. Interes handia piztu du luzatutako deialdiak eta azaroan zehar burututzen ari dira bisitak, txanda desberdinetan eta proiektuaren zuzendaritza fakultatiboa daraman Miguel Ubarrechena arkitektoa, Nieto Sobejano estudiokoa, gidari dela.
Orain arte burutu diren bi bisitatan, arkitektoek hainbat galdera egiteko aukera baliatu dute, materialen aukeraketa eta mantenimendua, fatxadari buruzko xehetasunak, akaberak eta espazioen banaketa, besteak beste.

































