Eskultura berria hiriko kaleetan
2010ko Abuztuak 4
![STM-Zugasti-Ruiz-Itxaso-Kutxa[1] STM-Zugasti-Ruiz-Itxaso-Kutxa[1]](http://www.museosantelmo.com/blog/wp-content/uploads/STM-Zugasti-Ruiz-Itxaso-Kutxa12.jpeg)
Jose Zugastiren Formaren garapena eskultura Donostiako hiriko ondare artistikoaren parte izango da hemendik aurrera: brontzezko artelana 5,10 m luze eta 3,40 m zabal da, eta 2,10 m goratzen da lurretik. Kutxa bildumakoa, lagapenean utzi zaio Donostiako Udalari.
Formaren garapena ikusgai egon zen 2009an kubo-kutxa aretoak antolatu zuen Ciria/Zugasti erakusketan. Eskultura Enpresa Zientzien Eskola ondoko lorategietan ezarri dute, Tolosa hiribidetik hurbil, Donostiako unibertsitate-eremuan. Inaugurazio ofiziala atzo goizean egin zen eta ekitaldian izan dira Jose Zugasti bera, Carlos Ruiz, Kutxako Gizarte eta Komunikazio Arloko zuzendaria, eta Denis Itxaso, Kultura eta Gazteria zinegotzia. Jose Zugasti Eibarren jaio zen 1952an eta Madrilgo San Fernando Arte Ederretako fakultatean ikasi zuen. Hainbat hiritan ikus daitezke haren obrak: Murtzian, Palman, Bilbon… Arkitektura-proiektu batzuetan aritu da lankidetzan eta hainbat erakusketatan parte hartu du, bakarkakoak nahiz kolektiboak. Zugastiren obrak bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuetan daude gaur egun.
Informazio gehiago Kutxaren webgunean eta San Telmo Museoaren Flickr kontuan kokapena jasotzen duten argazkiak.





































