Bookcrossing Liburuaren Egunean
2009ko Apirilak 22
San Telmo Museoak, Liburuaren Nazioarteko Egunean, bookcrossing ekimen batean patre hartuko du, beste 25 museo eta arte zentroekin batera
Parte hartzaileek diziplina artistiko desberdinekin lotutako 2.000 liburu “askatuko” dituzte elkarrekin burututako bookcrossing ekimenean, 17 hiritan
Estatuko 26 museo eta arte garaikideko zentroek bihar, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna, elkarrekin burututako bookcrossing edo “liburuak askatzeko” kanpaina batetan hartuko dute parte, hiriak diziplina artistiko ezberdinei buruzko liburuz betez, zentro bakoitzaren liburutegietan bikoiztuta dauden aleak aprobetxatuz. Partehartzaileek 2.000 liburu “askatzea” aurreikusten dute, bakoitza jarraibideak argitzen dituen etiketaz hornituta, eta www.bookcrossing-spain.com webgunean erregistratua. Hor, irakurleek, ale bakoitza non aurkitu duten idatzi ahal izango dute eta non utzi dute. Ekimen honen helburua museoetako liburutegiek irakurmena sustatzeko ahaleginean ere parte har dezaten da eta, zehatzago, diziplina artisitikoen ezagutzaren hedapenean.






















Museoak folletoen katalogazio eta digitalizazio proiektu bat abian jarri du, 











