donostiakultura.com

Erakusketak

Piskanaka piskanaka…. Pantaila Globala

Pantaila Globala erakusketaren muntaketa lanak

Pausoz pauso, egunez egun, “Pantaila Globala” erakusketa, San Telmo Museoan ekainaren 30etik irailaren 30era bitartean ikusgai izango dena, forma hartuz doa, museoko aldi baterako erakusketen aretoetan muntaketa lanak duela aste batzuk hasi zirenetik. Bartzelonako Central de Projectes enpresako langileak museoko 1.000 metro koadroak egokitzen ari dira Olga Subirós-ek Donostiako egoitzarako prestatutako erakusketa diseinuari erantzunaz. Horrela, piskanaka piskanaka erakusketa, San Telmo Museoak eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelonak elkarrekin ekoiztua, nolakoa izango den antzeman daiteke.

Aretoak iluntzeko pintura beltza eta 150 metroko luzera duen zinta-pantaila bat areto osoa zeharkatzen duena, bere zati berezi, bihurgune eta inklinazio, dira dagoeneko aretoetan ikus daitekeena. Ikusentzunezko zinta horren luzera osoan zehar, zazpi pantaila egongo dira: historia, politika, jokoa, kirola, zaintza, publizitatea, gehiegikeria. Helburua pantailaren boterea zein den azaltzea da, ikuspegi ezberdinak kontutan hartuta: erakargarritasuna, eredu eta arketipoen sorrera, informazioa, elkarreragitea, zaintza… eta pantaila-zinta luze honen pare, erabiltzaileen ikusentzunezko erantzunak, zuen ekarpenak, erakusketaren plataforma birtualera jadanik igo ditzakezuenak. http://pantallaglobal.cccb.org/es/incubacio

San Telmo Museoko hurrengo erakusketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu zuen bideoak bertara igoaz. Gehienez bi minutuakoak izan behar dute eta webgunean planteatzen diren galderetako bati erantzun behar diote. Sariak egongo dira!!!

@santelmomuseo
@pantallaglobal
facebook.com/pantallaglobal

Museoa, egunero irekita apirilaren 15a arte

fachada 3

San Telmo Museoa irekita egongo Aste Santuko oporraldian, apirilaren 3tik 15era jarraian, 10:00etatik 20:00etara. Egun hauetan, gainera, eskaintza zabala izango da bai bertako eta baita kanpoko bisitarientzat. Alde batetik, egun hauetan haur eta familientzako jarduera eskaintza berezia osatu dugu, artearekin jolasean aritzeko edota euskal musika tradizionalean murgiltzeko aukera emanaz.
Bestetik, zabalik ditugun erakusketak gogorarazi  nahi ditugu, bai erakusketa iraunkorra, euskal gizarteari buruzkoa, eta baita aldi baterako bi erakusketak: “Bazterrekoen irudiak”, Valladolideko Museo Nacional de Esculturatik datozen artelanekin, eta “J.M. Sert: modeloaren argazki artxiboa”, San Telmoko elizako margoen egilearen argazki artxiboaren zati bat aurkezten diguna, biak asteburuko bisita gidatuen eskaintzarekin.

“Bazterrekoen irudiak” erakusketa

Deabrua

Dagoeneko “Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira” erakusketa bisita daiteke San Telmon, ateak zabalik izango ditu datorren maiatzaren 27ra arte.

Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira erakusketak Valladolideko Museo Nacional de Escultura-tik datozen deboziozko 34 pieza biltzen ditu. Artelanak Aro Modernoko Espainiakoak dira, hau da, XVI. mende hasieratik XVIII. mende erdira bitartekoak. Erakusketa hobeto ulertze aldera, lanak lau ataletan banatu dira -Moldakaitzak munduarentzat, Kainen arrastoa, Fuga Mundi eta Emakumeen bizitzak-, bisitariari baztertzeari buruzko ikuspegi orokorra emango diotenak, historiarik gabekoen historiari buruzkoa.

Erakusketaren diskurtsoari, San Telmon, modu dispertsoan ikus daitezkeen Arte Ederretako aretoetako beste 11 pieza gehitu zaizkio, guztiak bazterrekoen sortaren parte zergatik diren azaltzen duen informazioarekin.

Larunbatero doako bisita gidatuak antolatu dira (sarrera aparte) 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gazteleraz.

“Historiaurrearen abentura Gipuzkoan” erakusketa

DSC_8041

San Telmo Museoak Gipuzkoako Historiaurreari buruzko erakusketa zabaldu du urtarrilaren 15era arte. Erakusketa Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera egin da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Ekainberriren laguntzaz. Helburua arkeologiaren alorrean eginiko ikerketak azaltzea da, XIX. mendean  hasi eta, pasoz pauso, gaur eguneko diziplina arteko ikerketetara iritsi arte. Honetaz gain, “Historiaurrearen abentura Gipuzkoan” erakusketak ibilbide honetan parte hartu dutenak ere gogora ekarri nahi ditu, eurak egindako lanari esker Gipuzkoako ondare historiko eta kulturala aberastu egin baita.

Erakusketarekin batera hainbat jarduera programatu dira, horien artean atzo museora Juan Luis Arsuaga ekarri zuten XII. Arkeologia Jardunaldiak, gaur 19:30etan euskarazko Alvaro Arrizabalagaren hitzaldiarekin jarraituko dutenak: “Paleolitoa eta ehiztari taldeak Gipuzkoan”. Bestelako jarduerak ere antolatu dira, esaterako bihar bertan martxan jarriko diren larunbatetako familientzako tailerrak (informazio gehiago hemen), hala nola bisita gidatuak, eta eskola eta taldeentzako programak.

‘6 mila milioi Beste’ erakusketaren azken bi asteak San Telmo Museoan

Hasiera duen guztiak amaiera izaten du. Bost hilabetez  San Telmo Museoan egon ondoren, 6 milioi Beste aldi baterako erakusketak agur esango dio Donostiari abuztuaren 21ean. Bitartean, Yann Arthus-Bertranden eta GoodPlanet fundazioaren lana ikusteko aukera izan ez dutenek asteartetik igandera, 10:00etatik 22:00etara, ikusteko parada izango dute.

Yann Arthus Bertanden erakusketak ateak ireki zituen lehenengo egunetik, hamaika izan dira lan honetarako elkarrizketatuak izan diren 5.600 herritarren testigantzak entzun dituzten hiriak, besteak beste, Paris, Burdeos, Brusela, Erroma eta Shanghai; une honetan, eta datorren irailaren 4a bitarte, Moskuko Multimedia Art Museumen dago ikusgai.

San Telmo Museoak erakusketa honekin zabaldu zizkion ateak bere aro berriari. Ikusentzunezkoa ikustera gerturatu diren bisitariek gure gizadiaren bihotzerainoko bidaia egiteko aukera izan dute eta gizakien eta kulturen dibertsitatearen gainean gogoeta egiteko parada izan dute. Hona hemen ikusentzunezkoaren zati bat.

YouTube Preview Image