Jazz gauak museoan
2011ko Uztailak 19

Hilaren 21etik 25era Donostian ospatuko den Jazzaldiak aurten San Telmo Museoa izango du bere agertokien artean, berrikuntza bezala. Egitarau zabal baten barruan, museoan kontzertuak izango dira, denak gau partean eta eskaintza erakargarriarekin.
San Telmo Gauak uztailaren 22, 23 eta 24an izango dira, museoko espazio ezberdinetan: klaustroa, ekitaldi aretoa, patioa eta eliza. 22an, Mostly Other People Do The Killing (MOPDtK), Lloyd Cole Small Ensemble eta Kristin Asbjørnsen arituko dira; 23an, René Marie, Jan Bang: Poppies from Kandahar eta John Scofield Quartet. 24an, azkenik, Jan Garbarek & The Hilliard Ensemble.
22 eta 23rako sarrerak agortuta daude jadanik, ez horrela 24koak. Hala ere, Jazzaldiko zuzendari Miguel Martinek bere blogean dioen bezala, baliteke azken orduan aurretik erreserbatu bai baino jaso gabe geratutako sarreraren bat salmentan jartzea. Iragarriko dute Jazzaldiko arduradunek, hala bada. Eta leihatilan erosteko aukera izango da egunean bertan 23:45etatik aurrera.
Informazio gehiago hemen.



























San Telmoko elizak gordeta zituen altxorrak erakusten jarraitzen du, oraingoan horma-pinturak direla. 2008ko amaiera aldera egindako lagin batzuei esker aurkitu zen pintura dekoratibo multzo bat, pasa den ekainean zaharberritzen hasi zena. Aldarearen inguruan pintura hauek zeudela ikusita, elizako beste puntuetan ere margoak aurkituko zirelakoan lagin berriak egin dira eta hala dela baieztatu da, aldareko horman eta nabearen aldeetako hormetan. Hasieran aurkitutako pinturen zaharberritzeari ekin zaio jadanik.















