donostiakultura.com

Serten mihiseak

Babesteko lanak amaituta

sert-babestua5

2007ko abuztua

Amaitu da jadanik Sert-en mihiseak babesteko lana. Hainbat puntutan ahula zegoen pintura indartu da eta ondoren goitik behera estali dira elizaren estalduran burutuko diren lanetan altxako den hautsarengandik babesteko.

Serten mihiseak babestea

setr-babesten3

2007ko ekaina

Elizaren estalduran egin beharreko lanak direla eta, bertako hormetan zintzilikatuta dauden Josep María Sert-en mihiseak babestu egingo dira. Babeslanak ekainaren 5ean hasiko dira eta bi hilabete irautea aurreikusita dago. Bestalde, elizara soilik asteburutan sar daiteke, museoaren bildumen lekualdatze prozesua dela eta egin beharreko pieza mugimenduengatik.