donostiakultura.com

san telmo museoa

San Telmoko liburutegia, solasaldi literarioen egoitza estrainekoz

Literatur solasaldia /Tertulia literaria

Literatur solasaldia /Tertulia literaria

Bakardadea eta memoriari buruzko usainez betetako eleberria izan zen museoko liburutegian burututako lehenengo solasaldi literarioaren protagonista. 40 lagunetik gorak parte hartu zuen Udal Liburutegi Sareak antolatutako jarduera honetan. Solasaldiaren oinarria John Banville-n “El mar” eleberria izan zen, eta bertaratu ziren irakurleen iritziak eta ikuspuntuak azaldu ziren Beatriz Monrealek gidatutako solasaldian. Emakumeak izan ziren patre hartzaile gehienak, baina guztiek aberastu zuten solasaldia bere iritziekin: batzuentzat lan ezin hobea bazen, besteek porrot egindakoa kontsideratu zuten. “Garrantzitsuena ez da maisulana izatea, baizik eta guk, eleberri guztietetatik, zukua ateratzen jakitea”, aholkatu zuen dinamizatzaile lanetan aritutako Beatriz Monrealek.

Literatur solasaldiei buruzko informazio gehiago

Euskadi Irratiak bere 30. urteurrena ospatzeko kamiseta aurkeztu du

Euskadi IrratiaEI_STM

Gaur San Telmon, Euskadi Irratiko 30.urteurrena ospatzeko egindako kamiseta eta spot-a aurkeztu dituzte. Prentsaurrekoan izan dira partaide EITB-ko (Alberto Surio) eta Euskadi Irratiko (Felipe Juaristi) zuzendariak, eta baita Euskadi Irratiko eta kirol munduko hainbat aurpegi ezagun ere; adibidez Txetxu Urbieta, Manu Etxezortu, Ilaski Serrano, Maite Artola o Manu Maritxalar; eta kirol mundutik Oinatz Bengoetxea, Mikel Odriozola, Inaxio Perurena, Mikel Pagadi eta Josune Bereziartu besteak beste.

Erraldoiak, San Telmo Museoako bizilagun berriak

6ilun

San Telmo Museoak, egun hautean bizilagun berriak ditu. Museoa bisitatzen duten personek, Itzurun konpartsako erraldoiekin egiten dute topo. Klaustroko zaindariak izango balira bezala, han daude zortziak, bata bestearen alboan arkuek sortzen duten perspektibarekin jolasean. Perspektiba horrek, argazki bitxiak ateratzeko aukera ematen die bisitariei.

Horretaz gain, museora etortzen direnek erraldoi bakoitzaren istorioa ezagutzeko aukera izango dute. Horrela, beren arropen eta objektuen zergatia ere ezagutu ahal izango dute.

Adibidez, emakumezko nafarrak aldar izeneko forru gorria gona gainean eramatearen zergatia. Diotenez,  IX. mendean Erronkaribarreko emakume batek burua moztu zion Abd ar-Rahman I.ari bere dagarekin, eta gonan eraman zuen herriraino. Nafarroako erregeak, haren ausardia saritzeko, Erronkaribarreko emakumeen soinekoaren gona-gainekoa ezarri zuen handik aurrera. Gona-gaineko hori atzetik lotzen da amabitxiarekin.

Ba al zenekiten hori?

San Telmo, aurten ere Jazzaldiaren eszenatoki

 

 

Gonzalo-Tejada-+-Olivier-Ourio-0951

Donostiako Heineken Jazzaldiak bere 47. edizioa ospatu du, eta aurten ere San Telmo museoa dotore jantzi da honen ekitaldiak hartzeko.

Uztailaren 21, 22 eta 23an, eliza eta klaustroa eszenatoki eta pantailekin hornitu zituzten, horrela hara gerturatuko zen pertsona orok, espazio berezia eta jazza elkartuko zituen gau zorragarri batetaz disfruta zezan.

Lehenengo kontzertua “Hyperpotamus” eta “Aymeric Hainaux” musikarien eskutik etorritako “performace” bat izan zen, non soinu berriak esploratu zituzten errekurtso ezberdinak erabiliz. Bigarren egunean, “Hakon Kornstad” (saxofoia) musikari norvegiarrak eta “Oreka TX” txalapartariek gaua girotu zuten.

Azken saioan, elizaz aparte, non Gonzalo Tejada (kontrabaxua) eta Olivier Ker Ourio (harmonika) frantziarra aritu ziren, museoak klaustroa ere ireki zuen. Azken espazio honetan, Nils Petter Molvaer tronpetajoleak eskaini zuen emanaldia. Bi ikuskizun hauek, San Telmoko gauak izendatutako hiru eguneko jazz emanaldien bukaera perfektua izan ziren.

Jazzaldiko arduradunak jaso dutenaren arabera, edizio honetan guztira 122.000 ikusle izan dira, iaz baino %6 gehiago.

Piskanaka piskanaka…. Pantaila Globala

Pantaila Globala erakusketaren muntaketa lanak

Pausoz pauso, egunez egun, “Pantaila Globala” erakusketa, San Telmo Museoan ekainaren 30etik irailaren 30era bitartean ikusgai izango dena, forma hartuz doa, museoko aldi baterako erakusketen aretoetan muntaketa lanak duela aste batzuk hasi zirenetik. Bartzelonako Central de Projectes enpresako langileak museoko 1.000 metro koadroak egokitzen ari dira Olga Subirós-ek Donostiako egoitzarako prestatutako erakusketa diseinuari erantzunaz. Horrela, piskanaka piskanaka erakusketa, San Telmo Museoak eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelonak elkarrekin ekoiztua, nolakoa izango den antzeman daiteke.

Aretoak iluntzeko pintura beltza eta 150 metroko luzera duen zinta-pantaila bat areto osoa zeharkatzen duena, bere zati berezi, bihurgune eta inklinazio, dira dagoeneko aretoetan ikus daitekeena. Ikusentzunezko zinta horren luzera osoan zehar, zazpi pantaila egongo dira: historia, politika, jokoa, kirola, zaintza, publizitatea, gehiegikeria. Helburua pantailaren boterea zein den azaltzea da, ikuspegi ezberdinak kontutan hartuta: erakargarritasuna, eredu eta arketipoen sorrera, informazioa, elkarreragitea, zaintza… eta pantaila-zinta luze honen pare, erabiltzaileen ikusentzunezko erantzunak, zuen ekarpenak, erakusketaren plataforma birtualera jadanik igo ditzakezuenak. http://pantallaglobal.cccb.org/es/incubacio

San Telmo Museoko hurrengo erakusketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu zuen bideoak bertara igoaz. Gehienez bi minutuakoak izan behar dute eta webgunean planteatzen diren galderetako bati erantzun behar diote. Sariak egongo dira!!!

@santelmomuseo
@pantallaglobal
facebook.com/pantallaglobal

Museoa, egunero irekita apirilaren 15a arte

fachada 3

San Telmo Museoa irekita egongo Aste Santuko oporraldian, apirilaren 3tik 15era jarraian, 10:00etatik 20:00etara. Egun hauetan, gainera, eskaintza zabala izango da bai bertako eta baita kanpoko bisitarientzat. Alde batetik, egun hauetan haur eta familientzako jarduera eskaintza berezia osatu dugu, artearekin jolasean aritzeko edota euskal musika tradizionalean murgiltzeko aukera emanaz.
Bestetik, zabalik ditugun erakusketak gogorarazi  nahi ditugu, bai erakusketa iraunkorra, euskal gizarteari buruzkoa, eta baita aldi baterako bi erakusketak: “Bazterrekoen irudiak”, Valladolideko Museo Nacional de Esculturatik datozen artelanekin, eta “J.M. Sert: modeloaren argazki artxiboa”, San Telmoko elizako margoen egilearen argazki artxiboaren zati bat aurkezten diguna, biak asteburuko bisita gidatuen eskaintzarekin.

Urtaro programa abian jarriko du museoak

Godalet

San Telmo Museoak abian jarriko du, datorren astean, URTARO programa. Ekimen honen helburua urteko lau urtaroetan jardunaldi bat egitea da museoko bildumak eta erakusketa iraunkorreko atal ezberdinetan sakontzeko. Jardunaldi bakoitza proiektu bat izango da bere baitan, ikerketa eta dokumentazioa sustatuz eta publiko ezberdinentzako eskaintza sortuz.

Neguari agur esanez hasiko da programa eta lehenengo jardunaldiaren gaia Xuberoako Maskarada izango da, Zamaltzainaren pertsonaian oinarriturik. Kasu honetan, erakusketa iraunkorreko Tradizioak bizirik dirau sailarekin lotuko dira jarduerak, euskara eta euskal folklorea, jantziak eta festen inguruko tradizioak ezagutzera emanez.

Informazio gehiago hemen

Ankulegiren jardunaldiak parte hartze arrakastatsua izan du

madres chewa

145 pertsona inguru gerturatu dira gaur San Telmon antolatu den XV. edizio jardunaldira “Ahaidetasuna gizarte garaikideetan” gaiari buruzko hitzaldietan parte hartzeko asmoz. Ankulegiko arduraduna, Olatz Gonzalez, pozik agertu da egon den parte hartzeagatik eta jardunaldia “oso interesagarria” izaten ari dela ziurtatu du.

Goizeko 9tan hasi da eta lehen saioan bost profesionalek eta adituk hartu dute parte. “Ahaidetasuna bi ikuspuntutik aztertu dute, lehengoa eta oraingoa”, azaldu du Olatzek. Ondorio aipagarriena, “gaur egun ahaidetasuna zainketaren logikaren barruan” dagoela da; lehen, berriz, “senideen, familia arteko loturen, ezkontzen edota talde sozialen” kontua zen.

Olatzek bi hitzaldi ere azpimarratu ditu, Enric Porqueres eta Genék eskainiko duena -El parentesco a la luz de la reflexión sobre la persona-, eta Aurora Gonzálezek egingo duena -Las respuestas a la crisis de la Antropología del parentesco: entre la sigularidad cultural y la comparación-. Ezkontza ahaidetasun harremanetan sartu behar den ala ez eztabaidari buruzko bi ikuspuntu “oso ezberdin” dituzten bi aditu dira. Aurorak “ezkontza arlo politikora atera behar dela dio” eta Enriquek, aldiz, ikuspuntu “tradizionalagoa” dauka.

Kurtsoa amaitu baino lehen, 20:00tan, Ankulegik jardunaldiarekin batera antolatu duen Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketaren irabazlearen izena jakinaraziko dute. Parte hartzaile batzuen arabera Madres Chewa argazkiak irabazteko aukera handia du “espontaneoa eta amatasun kutsu handia duelako”. Hala ere, badago gertutik jarraitzen dion beste irudi bat Matriz Provisional izenekoa “oso koloretsua eta deigarria da”, agertu dute.

Argazki galeria hemen
Informazio gehiago hemen

Publiko guztientzat jarduerak aste honetan museoan

bisita gidatuak

Jarduera asko eta anitzak aste honetan San Telmon: antropologia jardunaldia, bisita gidatuak, familientzako tailerrak, hitzaldiak eta eztabaidak…Anima zaitez!

Astea “Bertako produktuak bizitza osasuntsu baterako” hitzaldiarekin hasiko da, 19:00tan. Solasaldia D’elikatuz elikadura eta gastronomia zentroko adituek eskainiko dute elikadura osasungarria bultzatzeko helburuarekin. Jarraian, teoriatik praktikara salto eginez,  Bokado gune gastro-kulturalean dastatze saio bat egingo dute.

Bihar, asteartea, Iratxe Retolaza idazlearen txanda izango da. Gazte donostiarrak euskal literaturan emakumeen paperari buruz hitz egingo du Asteazken Kulturalak zikloaren barne. Hitzaldia, Bagera elkarteak eta museoak antolatua, 19:30ean izango da, euskaraz, eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Ostegunean Gaston Bordetek, Besaçon-eko (Frantzia) Unibertsitateko Ideien Historiako katedraduna eta argien mendeko gizarte pentsakeraren ikertzaile izandakoa, Jean Jaques Rousseau-ri buruzko hitzaldia eskainiko du honen hirugarren mendeurrena aurten betetzen dela eta. Hitzaldia eta baita ondorengo eztabaida ere frantsesez garatuko dira, euskarazko eta gaztelerazko aldibereko itzulpenarekin.

Ostiralean, berriz, Ankulegiren (Euskal Antropologia Elkartea) XV. jardunaldia egingo da museoan. Jorratuko den gaia “Ahaidetasuna gizarte garaikideetan: ikuspegi eta auzi berriak familiarteko harremanen azterketa antropologikoan” izango da. Jarduera 9:00tan hasiko da eta 20:00rak arte iraungo du. Parte hartzea irekia da, izena 9:00etan eman daiteke egunean bertan.

Asteburu pasa familia giroan

Asteburua ere jarduerez betea izango dugu San Telmon. Larunbat honetan ere “Josep M. Sert. Modeloaren argazki artxiboa” erakusketaren inguruan antolatutako familientzako jarduerak ditugu, oraingo honetan  “Argazki bizidunak” tailerra. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer honetan argazkien eta mihiseen arteko ezberdintasun eta kontrasteak aztertuko dira, testuinguruetan (fondoak) eta eszenatan arreta berezia jarrita. Sarrerak museoan egongo dira salgai 5 euroren truke familia bakoitzeko (plaza kopurua mugatua).

Larunbatean, gainera, Euskaraz bizi Eguna ospatuko da Donostiako Alde Zaharrean antolatu diren hainbat ekitaldiren bidez. Museoak bi jardueren bitartez hartuko du parte: “Hizkuntza Jokabideen” tailerrarekin, 10:30ean, eta izen bera duen bakarrizketarekin, 12:00etan. Lehenengo ekimenean beharrezkoa da aurretik izena ematea – bagera@bagera.net o 943467181 telefonoan-; bigarrenean, berriz, sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Honetaz gain, bisita gidatuak antolatu dira doan –sarrera erosita- oraintxe museoak dituen aldi baterako erakusketetarako. Larunbatean, “Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira” ikusteko euskarazko bisitak 17:00etan hasiko dira eta gaztelerazkoak 18:30etan.  Igandean, ordea, “Josep M. Sert: modeloaren argazki artxiboa” ikusteko gaztelerazko bisitak 11:30ean hasiko dira eta euskarazkoak 12:45etan. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.

Familia hizpide

Erakusketako argazkia

Gaur Ankulegi (Euskal Antropologia Elkartea) Argazkigintza Etnografikoaren I. lehiaketako 15 irudien hautaketarekin prestatutako erakusketa jarri da ikusgai San Telmon. “Ahaidetasuna gizarte garaikideetan: ikuspegi eta auzi berriak familiarteko harremanen azterketa antropologikoan” gaia jorratzen du, datorren martxoaren 16an museoan bertan antolatu den Ankulegiren XV. edizio jardunaldiak landuko duen gai bera.

Argazkiak datorren martxoaren 18ra arte egongo dira ikusgai museoaren gune grastrokulturalaren sarbidean eta lehiaketaren irabazleen izenak, berriz, Ankulegiren Jardunaldietan emango dira jakitera. Lehen saria elkarteak berak emango du – diploma eta saritutako argazkiaren publikazioa, Ankulegi aldizkariaren portadan- eta bigarrena publikoak erabakiko du –150 euroko sari ekonomikoa, diploma eta antropologiari buruzko liburu sorta bat-.

Jardunaldietan, gainera, ikerlari eta profesionalak ahaidetasunaren inguruan arituko dira, besteak beste: Pariseko École de Hautes Études en Sciences Sociales-eko Enric Porquerès eta Bartzelonako Universitat Autònomako Aurora González Echevarría.

Sarrera librea izango da lekuak bete arte eta aukera askeko kredituak lortzeko aukera ere egongo da.

Informazio gehiago hemen