
Gaur, maiatzaren 19a, osteguna, Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejanoren MUGARRIA-Muga natural eta hiritarra erakusketa irekiko da, Leopoldo Ferrán eta Agustina Oterorekin elkarlanean.
Erakusketa maiatzaren 28ra arte egongo da irekita Madrilgo Raquel Ponce Galerian.
Proiektu arkitektonikoaren bihotzean mugaren kontzeptua bere osaketa espazial eta formalaren oinarri bezala ageri da. Muga horren materializazioa modu garden edo lauso, gogortasunez edo leuntasunez, arintasuna edo pisua adieraziz azaleratzea ez da garrantzirik gabeko erabakia, izan ere, gaur egungo hiriek aurre egin behar izaten dieten hausturen aurrean hartutako jarrera islatzen du. Gutxitan jartzen dira bata bestearen ondoan haustura hauek hain modu argi eta orekatuan, Urgull Mendiaren eta Donostiako Alde Zaharraren arteko lotura gunean gertatzen den bezala: natura eta hiriaren artean; plano horizontala eta altxatze topografikoaren artean; lurra eta itsasoaren artean; eraikin historiko eta gaur egungo eraikinen artean. Beharbada, horregatik, San Telmo Museoaren eraberritze eta handitze proiektuak, paisaia natural eta paisaia hiritarraren arteko elkargunean kokatuta, erantzun konsziente bat eskatzen zuen muga izatearen berezko izaera horrengatik, horma hautsiak irudikatua, proiektuan sumatzen den natura eta naturaltasunik ezaren arteko aurkakotasun horren adierazpen modura.
Pantaila edo zursare batek, aukera honetarako espresuki sortutako aluminiozko piezen konbinaketa joku batetik abiatuta sortutakoak, arte publikoari dagokionez arkitekturak jokatzen duen papera onartzen du. Urtaroak igarotzen diren heinean, San Telmo Museoaren zabaltze berria aldatzen joango da, Urgull Mendiaren landaredian murgilduaz edo bere autonomia adieraziz, amaitu gabeko horma luze eta hautsian: zehaztu gabeko mugaren ezusteko metafora, non arkitektura eta hiria paisaiarekin aurkitzen diren.
Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejano
Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero