Unescoren bisita San Telmo Museora
2011ko Maiatzak 3

Atzo arratsaldean, Unesco-ko Konferentzia Orokorreko Lehendakari Davidson Hepburn (irudian bisiten liburuan sinatzen) museoan izan zen. 18:00etan, bertako erakusketetan zehar bisita egin ondoren, museoko klaustroan adierazpen batzuk egin zituen Odon Elorza, Donostiako Alkatea, eta Guillermo Echeniquerekin, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiarekin, batera.
Aldi berean, bertan izan ziren Ainhoa Alday, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendaria; Daniel Innerarity, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko Zuzendaria, eta Conchi Medrano, Unesco Katedra (Euskal Herriko Unibertsitatea); baita museoko zuzendari Susana Soto, Donostiako Kultura eta Gazteria zinegotzi Denis Itxaso eta udaletxeko hainbat ordezkari eta Unesco-ko ordezkariaren bisitarekin zerikusia zuten beste hainbat erakunde ere.












































