donostiakultura.com

museoak

Bilboko Euskal Museoko bisita San Telmora

bilboko euskal museoaren bisita 6

Bilboko Euskal Museoko langileek San Telmo Museora bisita egin zuten astelehenean. Ordubete luzez, museoaren berrikuntza proiektua zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten. Eraikinean zehar egindako ibilbidean jatorrizko eraikinean birgaitutako eta irabazitako espazioak eta baita eraikin berrian sortutako gune berriak ere ezagutzeko aukera izan zuten. San Telmoko langileekin egindako bisitan, bide batez, zerbitzuen kokapena eta erakusketa iraunkorrari buruzko xehetasunak jakiteko aukera era izan zuten.

Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta San Telmo Museoaren arteko hitzarmena

P9130103

Gaur aurkeztu da, eta sinatu, San Telmo Museoak Jorge Oteiza Fundazio Museoaren arteko hitzarmena. Denis Itxaso, Donostiako Kultura eta Gazteria zinegotzia; Gregorio Díaz Ereño, Jorge Oteiza Museoko zuzendaria; eta Susana Soto, San Telmo Museoko zuzendaria, izan dira prentsaurrekoa eskaini dutenak.

Bertan, bost urtetarako sinatu den akordio honi buruzko xehetasunak eman dituzte. Lehenik gauzatuko direnen artean, artistaren izena duen erakundeak San Telmori gordailuan utziko dizkion zazpi piezak dira. Luza daitezkeen bi urtetan, erakusketa iraunkorrean jarriko dira pieza hauek, sei euskal artea jorratzen duen Arte Ederren aretoetan eta bestea Arantzazuko Santutegiari buruzko partean.

Hitzarmenak, gainera, bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko asmoa jasotzen du, kultura eta jarduera proiektuen bitartez.

Informazio gehiago, prentsa dossierrean.

“Ask a curator” Twitterren

Gaur ari da Twitterren “Ask a curator” egitasmoa burutzen. Honen bitartez, Twioterreko erabiltzaileek bertan museoko profesionalei bere lanari buruz eta museo eta galeriei buruz dituzten ideiak, iritziak eta zalantzak azaltzeko aukera dute. Orain arte ikusitakoaren arabera, arrakasta handiko ekimena.