Iruñeko Ganbera Abesbatza, ostiral honetan museoan
2011ko Abuztuak 9
Iruñeko Ganbera Abesbatza geurera helduko da ostiral honetan, hilak 12, gaueko 22.30ean, Officium Defunctorum kontzertua eskaintzera. Emanaldiak Tomas Luis de Victoria konpositorea omentzea du xede, musikagilearen heriotzaren 400. urteurrena ospatzen den urte honetan. Josep Cabrek zuzenduta, sei ahotserako obra hau Errenazimenduko musikako obrarik adierazgarrienetako bat da. 72. Musika Hamabostaldiaren barruan antolatu den kontzertuan Quim Guerra baxoiak eta Patricia Gonzalez organujoleak hartuko dute parte.
Maisuen maisu Tomas Luis de Victoria (Avila,1548-Madril,1611) Espainiako Errenazimentu garaiko konpositorerik hoberenetarikoa da. Adituen aburuz, bere lana Italiako Giovanni Perluigi da Palestrina konpositore handiarenarekin aldera daiteke. Bere obraren eragina XX. mendera arte iritsi zen, non cecilianismo musika mugimenduko konpositoreek eredutzat hartu zuten.

Iruñeko Ganbera Abesbatza


































