
Asko eta interesgarria atzo San Telmon, goizetik gauera askotariko jarduerak izan zituen egun batean. Gaur ere, Museoen Nazioarteko Eguna izanik, jende ugari hurbiltzen ari da museora.
Atzo, 11:00etan, Europar Legebiltzarreko bozeramaileak, Jaume Duch-ek, ekitaldi aretoan hitzaldia eskaini zuen “Europar kolorez” titulua duen zikloaren barne. Ziklo hau Gobernantza Demokratikoaren Institutuak eta San Telmok antolatu dute, Susana del Río koordinatzailea delarik, eta uda ondoren jarraipena izango du.
Duch-en hitzaldian erakunde honen Komunikazio zerbitzuaren berri izan genuen, lanaren bilakaera komunikatzeko modu berrien eraginez, e.a. eta Europa hizpide duten lau blogarik bere bloga aurkeztu zuten. Aretoan, gainera, euskal blogariak ere izan ziren, ekitaldia sare sozialetan ezagutzera eman zutenak.
Jarduera zuzenena jarraitzeko aukera izan zen, streaming bitartez museoaren webgunean emititu baitzen, museoan estrainekoz egiten den lehen streaming saioa.
Arratsaldean, Literaktum jaialdiaren barnean kokatutako bi ekitaldi izan ziren, biak Claude Lanzmann protagonista zutelarik. 17:00etan, “Le rapport Karski”-ren proiekzio izan zen eta, tarte baten ondoren, 19:30etan, “La liebre la Patagonia” liburuaren aurkezpena eta ia gaueko hamarrak arte luzatu zen solasaldi interesgarria.
Gaur, Museoen Nazioarteko Egunean, sarrera dohainik da, webguneko berrien atalean jarri dugun bezala, eta jende asko hurbiltzen ari da museora.
Goizean, gainera, Museoaren Lagunen Elkartean aurten egin duen dohaintza aurkeztu dugu, Alejandrino Iruretaren olio bat mihise gainean, museoarena de “Zelaian” koadroaren bozetoa, sormen prozesua zein den ezagutzeko lagungarria dena.