San Telmoko zabaltzea, Arkitekturako VIII Iberoamerikar Biurtekoan saritua
2012ko Maiatzak 23

San Telmo Museoaren egoitzako zabaltzea, Nieto Sobejano arkitektoena, VIII Iberoamerikar Arkitektura eta Hirigintza Biurtekoan saritua izan da, Fomento Ministerioak antolatutakoa eta azken bi urteetako arkitektura eta hirigintza garapenean egindako lan hoberenak saritzen dituena.
Biurtekoa Cádizen ospatuko da datorren irailaren 10etik 14ra bitartean. Bertara eramateko, 152 lan proposatu ziren eta horietatik 26 aukeratu ziren ondoren. Estatuko beste lau lan ere sarituak izan dira, hauen artean Iruñeako Labriteko Baluarte inguruaren urbanizazioa.
San Telmo Museoaren proiektua Nieto Sobejano Arquitectos estudioarena da, nazioarteko mailan prestigio handikoa. Bere proposamenean, komentuaren jatorrizko bolumenak ia erabat berreskuratu nahi izan dituzte eta gainera, eraikin berri bat erantsi diote, erabilera berriak ahalbidetu dituena. Izan ere, pabilioi berriarekin, instalazio zaharretan bete ezin ziren premiak bete daitezke eta, hartara, San Telmok eskaintzen dituen zerbitzuen aukera zabaldu egin da, berriz ireki ostean.
Eraikin berriaren elementu bereizgarrietako bat fatxada da, eraikin osoa estaltzen duen aluminiozko fatxada. Arkitekto taldearen eta Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero artisten arteko lankidetzaren fruitu izanik, eraikinari ingurunearen antzeko itxura eman dio, Urgull mendiaren antza, zenbait tokitan antzekotasunak baitituzte. Xafla zulatuetan landaredia ipini da, artistek proposamena egiteko inspirazio-iturri izan duten Urgull mendiko harri higatuetan bezala nabarmen dadin.












































