donostiakultura.com

argitalpenak

Errefuxiatuei buruz eta zientziari buruz San Telmo Museoan

1foto alfonso

Bihar, asteartea, hilak 21, gaur ospatzen den Errefuxiatuaren Nazioarteko Egunaren harira mahai ingurua antolatu dugu San Telmo Museoan, museoan abuztuaren 21era bitartean ikus daitekeen “6 mila milioi Beste” erakusketan jasotzen diren hainbat testigantzarekin ere erlazionatuta. Horretarako, alor honetan urte luzez lanean dabiltzan bi erakundetako estatuko ordezkariak izango ditugu bertan: Amnistia Internazionaleko Alfonso López Borgoñoz (irudian) eta ACNUR-eko Maricela Daniel. Mahai ingurua Ekitaldi Aretoan izango da, 19:30etan hasita. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Etzi, asteazkenean, ekainak 22, oso bestelako jarduera burutuko da Ekitaldi Aretoan. Izan ere, Museo Nacional de Ciencia y Tecnología delakoak Galileo Galileiren “Sidereus nuncius” (”Izarretako albistaria”) euskara, gaztelera, katalana eta galegora itzuli du, faksimil bertsioa ere barne duen argitalpen batean. Hori aurkezteko, hainbat parte hartzaile izango dira museoan antolatutako ekitaldi honetan, bakoitzak partehartze txiki bat izango duelarik: Ramón Núñez, MUNCYTeko zuzendaria eta proiektuaren egilea: “Posible significado del mensaje de Galileo en el siglo XXI”; Ricardo Díez Muiño, CSIC-UPV-EHUko zuzendari albokoa: “Elogio de la ciencia”; Ibon Sarasola EUSKALTZAINDIAko kidea: “Los libros científicos y el euskera”; Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV-EHUko Fisiologia Katedraduna: “Ciencia y libertad”; Itziar Nogeras, ELHUYAR FUNDAZIOAREN zuzendaria: “Euskadin zientziaz duen ikusmoldea agertuz”; Daniel Innerarity, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko Zuzendaria (GLOBERNANCE): “Elogio de la teoría”. Ekitaldiaren itxiera Cristina Uriarte, EHUko errektoreordeak egingo du. Sarrera librea izango da, lekuak bete arte.

Museoei buruzko liburu berri bat aurkeztu da

P6240112
Gaur goizean Iñaki Díaz Balerdiren “Archipiélagos imaginarios. Museos de la Comunidad Autónoma del País Vasco” liburua aurkeztu dute San Telmoren behin behineko egoitzan. Liburua Nerea argitaletxeak kaleratu du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
 
Aurkezpenean egilea, argitaletxeko arduraduna, Marta Casares, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea, Antonio Rivera, izan dira.