donostiakultura.com

san telmo museoa

Liburuaren Nazioarteko Eguna San Telmo Museoan

liburuaren nazioarteko eguna 2013

Arte Ochenta, 8 artistas en papel, Donostia 1854, Paul Tillac, Beulas… San Telmo Museoa berrireki aurretik bertan egon ziren erakusketa batzuren izenak dira. Gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, museoak bisitariei erakusketa haien katalogoak oparitzeko Disfrutatu liburu batez ekimena jarri du martxan.

Klaustroan jarri den karpa batean egongo dira ikusgai liburu guztiak asteartean. Asteazkenetik aurrera, eta apirilaren 28ra arte, igandea, ekimena museoko harrerara aldatuko da. Hor stand txikiago bat jarriko da liburuak kontsultatu eta hartzeko.

Euskadi Irratiak bere 30. urteurrena ospatzeko kamiseta aurkeztu du

Euskadi IrratiaEI_STM

Gaur San Telmon, Euskadi Irratiko 30.urteurrena ospatzeko egindako kamiseta eta spot-a aurkeztu dituzte. Prentsaurrekoan izan dira partaide EITB-ko (Alberto Surio) eta Euskadi Irratiko (Felipe Juaristi) zuzendariak, eta baita Euskadi Irratiko eta kirol munduko hainbat aurpegi ezagun ere; adibidez Txetxu Urbieta, Manu Etxezortu, Ilaski Serrano, Maite Artola o Manu Maritxalar; eta kirol mundutik Oinatz Bengoetxea, Mikel Odriozola, Inaxio Perurena, Mikel Pagadi eta Josune Bereziartu besteak beste.

Erraldoiak, San Telmo Museoako bizilagun berriak

6ilun

San Telmo Museoak, egun hautean bizilagun berriak ditu. Museoa bisitatzen duten personek, Itzurun konpartsako erraldoiekin egiten dute topo. Klaustroko zaindariak izango balira bezala, han daude zortziak, bata bestearen alboan arkuek sortzen duten perspektibarekin jolasean. Perspektiba horrek, argazki bitxiak ateratzeko aukera ematen die bisitariei.

Horretaz gain, museora etortzen direnek erraldoi bakoitzaren istorioa ezagutzeko aukera izango dute. Horrela, beren arropen eta objektuen zergatia ere ezagutu ahal izango dute.

Adibidez, emakumezko nafarrak aldar izeneko forru gorria gona gainean eramatearen zergatia. Diotenez,  IX. mendean Erronkaribarreko emakume batek burua moztu zion Abd ar-Rahman I.ari bere dagarekin, eta gonan eraman zuen herriraino. Nafarroako erregeak, haren ausardia saritzeko, Erronkaribarreko emakumeen soinekoaren gona-gainekoa ezarri zuen handik aurrera. Gona-gaineko hori atzetik lotzen da amabitxiarekin.

Ba al zenekiten hori?

Stavangerreko delegazio batek San Telmo bisitatu du gaur

Norvegiako delegazioa San Telmo Museoan

Norvegiako delegazioa San Telmo Museoan

San Telmo Museoak Stavanger (Norvegia) hiriko delegazio baten bisita jaso du gaur. Stavanger 2008an Europako Kultur Hiriburu izan zen eta hiriko hainbat aspektu ezagutzen izan dira gaur, Donostia, 2016an, Europako Kultur Hiriburu izango dela eta.

Tartean, San Telmo Museora bisitaldia egin dute, udal museoa izatetik euskal gizartearen museo izatera nola pasa den ikusteko, baita etorkizunerako ze asmo eta desio dauden ezagutzeko ere.

Delegazioko kideek interes handia agertu dute museoaren ibilbidearen inguruan, horren isla, bik museoko bisita liburuan utzitako mezua izan da.

Koloretako alpargatak museoan

P1030052

Loreak, zintak, koloretako harriak…. Zuriaren gainean, irudimenarekin. San Telmo Museoan pasa den larunbatean egindako tailerrean haurrek bere lehen alpargatak diseinatu zituzten. Eta bai ederki gainera!!

25 bat haurrek parte hartu zuten museoak bere bildumetan sakontzeko eta hauek ezagutarazteko abian jarritako Urtaro programaren barne dagoen tailer honetan. Parte hartzeari dagokionean arrakasta handia izan zuen (lekuak bete ziren), eta baita emaitzei dagokienean ere, guztiak mahai gainean zeukaten materiala baliatuz diseinu alai eta erakargarriak lortzeko lanean aritu ziren eta. Bostak aldera, diseinatzaile berriak museoko Industrializaioko atalera joan ziren eta bertan ehun urtetik gora dituzten alpargatak ikusteko aukera izan zuten, “La Primitiva Azcoitiana” lantegian eskuz egindakoak. Ikerfolkeko ehungintza saileko arduradunak, Ane Albisuk, oinetako mota hau bai lanean bai jaiegunetan erabiltzen zela azaldu zien, hortik bakoitzak dituen apaingarri bereziak.

Onintze begiralearekin batera, Anek bitrina inguruan pilatzen ziren haurrak bere abarketa propioak diseinatzera animatu zituen. Hezkuntza tailerrera joaterakoan, 6-12 urte bitarteko gaztetxoek lehenik paperean jarri zituzten bere ideiak eta ondoren alpargata zurien gainera eraman zituzten disinuak. Bitartean, gurasoek helduei zuzendutako mota bereko tailer bat egitea proposatu zuten.

Parte hartu San Telmoko udako erakusketan!

Pantalla Història (1)

Anaia handiaren beldur zara, ala, aitzitik, behatzea eta zelatan egotea atsegin duzu?  Ez al dago oraina iraganera begiratu gabe? Abiadura, gehiegikeria eta mugarik gabe bizitzea atsegin duzu eta hori guztia adierazi nahi?  Nolako atsegin mota lortzen duzu pantaila zaharrekin eta berriekin?   Kirolaren zer ikuspegi ari gara sortzen pantaila anizkoitzen bidez? Publizitatearen, marken, modaren eta joeren fana al zara, ala horrek guztiak sumindu eta asaldatu egiten zaitu?…

Erantzun planteatutako galderetako bati, sortu bideo bat eta parteka ezazu zeure ikusmoldea “Pantaila Globala” proiektuaren webgunean. Ekainaren 30etik irailaren 30era San Telmo Museoan ikusgai egongo den erakusketan egoteko aukera izango duzu.

San Telmo Museoak parte hartzera gonbidatu nahi zaitu CCCBrekin batera ekoiztutako proiektu honetan, gaur egun pantailek duten eragina eta garrantzia aztertzen duena.

San Telmoko zabaltzea, Arkitekturako VIII Iberoamerikar Biurtekoan saritua

fachada 2

San Telmo Museoaren egoitzako zabaltzea, Nieto Sobejano arkitektoena, VIII Iberoamerikar Arkitektura eta Hirigintza Biurtekoan saritua izan da, Fomento Ministerioak antolatutakoa eta azken bi urteetako arkitektura eta hirigintza garapenean egindako lan hoberenak saritzen dituena.

Biurtekoa Cádizen ospatuko da datorren irailaren 10etik 14ra bitartean. Bertara eramateko, 152 lan proposatu ziren eta horietatik 26 aukeratu ziren ondoren. Estatuko beste lau lan ere sarituak izan dira, hauen artean Iruñeako Labriteko Baluarte inguruaren urbanizazioa.

San Telmo Museoaren proiektua Nieto Sobejano Arquitectos estudioarena da, nazioarteko mailan prestigio handikoa. Bere proposamenean, komentuaren jatorrizko bolumenak ia erabat berreskuratu nahi izan dituzte eta gainera, eraikin berri bat erantsi diote, erabilera berriak ahalbidetu dituena. Izan ere, pabilioi berriarekin, instalazio zaharretan bete ezin ziren premiak bete daitezke eta, hartara, San Telmok eskaintzen dituen zerbitzuen aukera zabaldu egin da, berriz ireki ostean.

Eraikin berriaren elementu bereizgarrietako bat fatxada da, eraikin osoa estaltzen duen aluminiozko fatxada. Arkitekto taldearen eta Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero artisten arteko lankidetzaren fruitu izanik, eraikinari ingurunearen antzeko itxura eman dio, Urgull mendiaren antza, zenbait tokitan antzekotasunak baitituzte. Xafla zulatuetan landaredia ipini da, artistek proposamena egiteko inspirazio-iturri izan duten Urgull mendiko harri higatuetan bezala nabarmen dadin.

“Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak”, argazki erakusketa berria

David Burnett_Contact Press Images 1971

Gaur aurkeztu eta ireki dugu San Telmo Museoan “Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak” erakusketa, Euskadi 2012 Fundazioak antolatua. Museoko Laborategi gunean izango da ikusgai uztailak 12 arte, doako sarrerarekin.

‘Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak’ argazki-erakusketa nazioarteko ospea duten 33 argazki-kazetariren hautaketa zaindu batekin osatu da, eta kazetari horiek, beren album zabalen barruan, beren ustez Gerra eta Bakea kontzeptu antagonikoak ongien irudikatzen dituzten bi irudiak bildu dituzte. Hortaz, ‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen’ barruan Fundación 2012 Fundazioak antolatutako erakusketak guztira 66 argazki bildu ditu.
Gutziak argazki-kazetaritzan mito izaera lortu duten gizon ospetsuen album pertsonaletatik atera dira, hala nola David Burnett, Don MacCullin, Enrique Meneses edo Patrick Chauvel, baina baita egunero munduari buelta ematen dioten irudi nabarienak sinatzen dituzten argazki-kazetarienak ere, hala nola Goran Tomasevic, Carolyn Cole, Álvaro Ybarra, edo Samuel Aranda, 2012ko World Press Photo saria irabazi duena.

Jazzaldiak hiru kontzertu programatu ditu San Telmon

Gonzalo Tejada

San Telmo 47. Heineken Jazzaldiaren eszenatokietako bat izango da berriz ere, uztailaren 21 eta 23 bitartean. “San Telmoko gauak” izenburupean, jaialdirako soilik sortu diren hiru proiektu esperimental izango ditugu.

Lehenengo emanaldia uztailaren 21ean izango da Hyperpotamus eta Aymeric Hainaux abeslari frantsesaren eskutik, 22an Oreka TX eta Håkon Kornstad saxofoi-jotzaile norvegiarraren txanda izango da eta, azkenik, 23an Gonzalo Tejada eta Olivier Ker Ourio harmonika-jotzaile frantsesa igoko dira eszenatokira.

Kontzertuek hainbat berezitasun izango dituzte: batetik, musikari euskaldun baten eta atzerriko baten arteko elkarlanak izango direla eta bestetik, esparruaren akustika berezia baliatuko dutela.

Informazio gehiago hemen

“Bazterrekoen irudiak” erakusketa

Deabrua

Dagoeneko “Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira” erakusketa bisita daiteke San Telmon, ateak zabalik izango ditu datorren maiatzaren 27ra arte.

Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira erakusketak Valladolideko Museo Nacional de Escultura-tik datozen deboziozko 34 pieza biltzen ditu. Artelanak Aro Modernoko Espainiakoak dira, hau da, XVI. mende hasieratik XVIII. mende erdira bitartekoak. Erakusketa hobeto ulertze aldera, lanak lau ataletan banatu dira -Moldakaitzak munduarentzat, Kainen arrastoa, Fuga Mundi eta Emakumeen bizitzak-, bisitariari baztertzeari buruzko ikuspegi orokorra emango diotenak, historiarik gabekoen historiari buruzkoa.

Erakusketaren diskurtsoari, San Telmon, modu dispertsoan ikus daitezkeen Arte Ederretako aretoetako beste 11 pieza gehitu zaizkio, guztiak bazterrekoen sortaren parte zergatik diren azaltzen duen informazioarekin.

Larunbatero doako bisita gidatuak antolatu dira (sarrera aparte) 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gazteleraz.