donostiakultura.com

Urgull

Udako balantze baikorra Urgullen

DSC_0078

54.611 pertsona hurbildu dira aurtengo udan zehar Urgull mendiko eskaintzaz gozatzera. Uztaila eta abuztuan, ohiko hiru guneei: Udako Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea, aurten Napoleonen Bolborina gehitu zaie arreta gune berri gisa, kanoien zaharberritzea dela eta. Guztiek bisitari eta programatutako jardueratako parte hartzaile kopuruan gora egin dute.

Autobus zerbitzuak ere –irailean oraindik asteburutan mantentzen dena- nabarmen egin du gora erabiltzaile kopuruari dagokionean.

Kanoien zaharberritzea

P2050190Urgullen, Motako Gaztelutik gertu kokatzen den Napoleonen Bolborinean, 9 kanoiren zaharberritzea burutuko da aurtengo udan zehar. Irailaren 9ra arte, asteazkenetan, prozesu hori gertutik jarraitzeko aukera izango du hurbiltzen den orok, jendaurrean egingo baita 16:00etatik 20:00etara (Aste Nagusian ezik).

Gymkana Urgullen Museoen Egunean

historiaren-etxea-21

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, San Telmok jarduera berezi bat prestatu du Uirgullen, maiatzaren 17an, igandea, burutuko dena.12:00etan Historiaren Etxean abiatuko da “Galdutako historiaren bila” jarduera, gymkana eta pista jokoa batzen dituena, 6 eta 10 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendua. Parte hartzaileek galdutako ezpata bat aurkitu beharko dute, galera horren ondorioak pairatu nahi ez badituzte behintzat…

Ordutegi zabalagoa Historiaren Etxean

Urgullen kokatutako Historiaren Etxeak (Motako Gaztelua) maiatzak 2tik aurrera ordutegi zabalagoa izango du eta horrela mantenduko da irailaren 14ra bitartean.

“Donostiari begira” erakusketa, beraz, maiatzaren 2tik irailaren 14ra bitartean goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara ikusi izango ahal da, asteko egun guztietan, astelehenetik igandera (salbuespen bakarra estropada igandeak izango dira).