Lekualdatzea
2007ko Otsailak 23
2007ko martxoa
Martxoaren 1ean hasiko da San Telmo Museoaren lekualdatze ofiziala. Hasteko, museoaren funtsen lekualdatzeari eking zaio eta aurrerago bulegoak ere lekuz aldatuko dira.
Objetuak ondorengo egutegiari jarraiki eramango dira bere egoitza berrira, Santa Teresa komentuan:
Martxoa: egurra, etnografia eta altzariak.
Apirila: tamaina txikiko bildumak, metala, ehunak eta papera, eta baita bulegoen eta liburutegiaren hasiera.
Maiatza/Ekaina: pintura bilduma.
Guztira, museoko bildumatako 21.000 pieza baino gehiago lekualdatuko dira, eta hauei liburutegiko eta bulegoetako materialaren 1.000 kaxatik gora gehitu behar zaie, hala nola lan mobiliarioa.
Piezak astean egun bat edo bitan eramatea aurreikusita dago, eta gainerantzekoetan Santa Teresan dagozkien kokaleku berrian ipini.
Lekualdatzea fase berri batera heltzen da orain, 2006. urtean zehar prestatzen aritu ondoren, lan ezberdinak eginaz: bildumen ingurumen-kontrola, egoeraren ikuskapena, inbentarioaren errebisioa, azpiegituren okupazio kalkuluak edo bildumak lekualdaketarako prestatzea.
2007ko hasieratik, lekualdatzeaz arduratu den lantaldea, San Telmo Museoko 17 pertsonen partehartzea izan duena, Santa Teresan bildumak aldi baterako kokatzeko prestaketa lanetan aritu da -espazioen banaketa, instalazioen proiektua edo segurtasun sistemen errebisioa- bai eta sortuko ziren beharren aurreikuspenean: enbalajearen eta biltegien mugimenduen planifikazioa, museoko barne zirkulazioaren antolaketa publikoa eta lan espazioa bereizteko, pinakotekako lanak gordetzeko azpiegitura bereziak erosteko lehiaketa, Santa Teresan obrak jasotzeko puntu bat sortzea eta almazenatzeko ekipamenduaren lekualdatzea.

































