
Urte berezia izan da hau Urgulleko Aste Santuko eskaintzari dagokionean, denborarekin harrera hobeagoa eta sendoagoa lortuz doan jarduera bilakatu delako, lortutako emaitzak ikusita.
Izan ere, jarduera kopurua berdintsua izanik -batik bat haurrei zuzendutako 13 jarduera eskaini dira aurten Aste Santuan liburuen mundua, natura eta hiriaren historia ezagutu eta gerturatzeko helburuarekin- mendian irekitako hiru guneek jasotako bisitari kopuruak nabarmen egin du gora. 2008an hasi zenetik, guztira %187,9 igo da erabilera, eta aurten, martxoaren 29tik apirilaren 11ra bitartean 7.413 pertsona hurbildu dira hiru guneetara.
Historiaren Etxeko erakusketak, Liburutegiak eta Natur Txokoak osatzen duten eskaintza honetan bisitari kopuru handiena izan duena Historiaren etxea izan da, 5.484 erabiltzailerekin – 3.231 bisitari 2008an eta 4.980 iaz-.
Natur Txokoak eta Liburutegiak ere, bestalde, emaitza ezinhobeak izan dituzte. Natur Txokoak 1.084 erabiltzaile izan ditu aurten -329 bisitari 2008an eta 384 iaz- eta Liburutegiak 845 erabiltzaile izan ditu -384 bisitari 2008an eta 381 iaz-.
Hirugarren urtez jarraian, Urgull mendia Aste Santuko oporraldian gune erakargarria bilakatuko da.
Horrela, hiriko gune enblematikoetako bat balioetsi nahi da, berez gune erakargarria dena bertakoentzat eta bisitarientzat, Donostiaren erdian dagoen paraje naturala eta hiriaren gainean dagoen begiraleku pribilejiatua izateagatik.
Datu hauek kontutan hartuta, Urgulleko eskaintzaren inguruan egiten den balantzea oso positibotzat har daiteke eta jarduerak sendotzen doazela egiaztatu.