Lanak hasi dira
2007ko Apirilak 25

2007ko apirila
2007ko apirilaren 13an San Telmo Museoaren berritze eta handiagotze proiektuaren lanak hasi ziren. Momentu honetan, Zuloaga plazan hesia jarrita dago eta museorako asrbidea albotik egiten da, San Bizente elizatik gertuen geratzen den aldetik.
Lanen esleipenaren lehiaketara 10 enpresa aurkeztu ziren eta irabazlea UTE San Telmo izan zen, Construcciones Moyua eta Amenabarrek osatutakoa.
Lanen aurrekontua 14.633.647,13 eurokoa da eta 26 hilabetetan burutzea aurreikusita dago.
Gogorarazi nahi dugu, hala ere, museoa irekita dagoela oraindik, lan hauen bilakaerak eragiten dituzten aldaketekin.

































