
Kalejira: Hirian zeharreko ibilbidea, eraikin enblematikoak bisitatuz eta historia eta oroitzapen kolektiboa landuz. Planoen eta eraikinen interpretazioak ezagutza historiko berriak ekarriko dizkigu, eta ondarea hobeto ezagutuko dugu.
Kalejira 2: Hirian zeharreko ibilbidea, eraikin enblematikoak bisitatuz eta historia eta oroitzapen kolektiboa landuz. Hiriko elementuen eta eraikinen interpretazioak ezagutza historiko berriak ekarriko dizkigu, eta ondarea hobeto ezagutuko dugu.
"Donostiari begira": Urgullen, Motako Gazteluan kokatzen den Historiaren Etxean dagoen erakusketa honen eta mendiaren beraren inguruan jarduera berriak proposatzen ditu San Telmo Museoak, adin ezberdinetako ikasleei zuzenduta.
Hilarrietan zehar bidaiatuz maleta didaktikoa hilarrien azterketan oinarritzen da, San Telmo Museoak hilarri-bilduma garrantzitsua biltzen baitu.
Hiri historikoetan bizitzea maleta didaktikoa La Caixa Fundazioak sortu du, eta UNESCOk Gizadiaren Ondare deklaratutako zazpi hiriren azterketa proposatzen du: Ávila, Cáceres, Kordoba, Salamanca, Santiago, Segovia eta Toledo. Donostiako hiriaren egokitzapen bat ere argitaratu da.