
DONOSTIA KULTURA, kultur zerbitzu eta ekitaldiak antolatzen dituen, Udal Erakunde Autonomoa da. Horretarako hainbat udal eraikin eta ekipamendu kudeatzeko ardura du: Kultur Etxea, Liburutegi sarea, Antzokiak, auditorioak eta San Telmo Museoa.
Horrez gain, literatura, artea, antzerkia, musika, dantza, zinema edo beste sormen jarduera bultzatzaile den heinean hiriko kultura eragilea da, jende askoren mesederako, urbilcintasuna eta partaidetza jorratu nahirik

DONOSTIAKO UDALA. Donostiari buruzko informazio baliagarri guztia biltzen duen leihoa da: jendearentzako zerbitzua, gestioak, ekintzak, ideiak, auzoak, erakundeak, ekipamenduak, proiektuak… Bestalde, hiriaren iragana, oraina eta, batez ere, etorkizuna ere islatzen dira orrian, eta Udalarekiko gestioak zuzenean egiteko bidea ematen du.

San Telmo Museoaren Lagunen Elkartea, egun 500 lagun inguru biltzen dituena, 1992. urtean sortu zen gizartea eta museoaren gerturatzea eta azken honen bildumak ezagutzera ematea errazteko.
Helburu honekin hainbat jarduera antolatzen dute urtean zehar, hauen artean “Hileko obra” bezala ezagutzen dena azpimarra daitekeela. Hilabete bakoitzeko lehenengo igandean elkarteak aditu bat gonbidatzen du museoko fondoetako lan baten inguruan hitzaldia ematera. Jadanik sustraituta dagoen jarduera da hau, eta aldioro interesa duen publiko ugari inguratzen da.